Itzultzailea: Leire Madariaga
Suzanne Henricksen, The Crafty Cask izeneko eta edariei buruzko webgunearen bultzatzaile eta arima da. Honetan, sagardoari buruzko sarrera ezberdinak aurkitu ahal izango ditugu. Hauetako batean, azkenean, euskal sagardoaren ezaugarri eta dohainak aurkezten dizkie irakurleei.
Euskal Herrian, sagardoak duen historia eta finkatzearen babesa ere egiten du. Antza, batzuen ustetan, haiek bakarrik egin dezakete sagardoa propio bezala babestu edo aldarrikatu. Baina, Suzanne Henricksenek adierazten duen bezala, duela mende askotik, sagardoa euskaldunen bizitzan presente dago eta herrialdearen garapenean eta historian garrantzitsua izan da. Euskal itsasgizonen babesle izan da eta ipar Atlantikotik hauen hedatzearen arrazoietako bat.
Argi dago artikuluaren autoreari euskal sagardoa eta sagardotegien giroa atsegin dituela. Artikuluan zehar somatu daiteke eta ziur gaude, irakurle askori hau probatzeko edota hare gehiago, sagardotegi batetan zuzenean disfrutatzeko irrikia piztu diela. Egia da, hoberena gerturatzea dela, baina AEBn, bertako ezaugarrietara moldatutako «euskal sagardotegien estiloko» leku batzuk daude. Portland, New York, Carolina del Norte, Atlanta, edo dagoeneko oso ezaguna den New Yorkeko Txikifest.
Artikulu bikain honi bi xehetasun egin nahi dizkiogu:
Lehena, Iparralden, Euskal Herri Kontinentalean, edo berak «Frantzia» bezala adierazten duen lekuan ere sagardoa egiten da eta sagardotegiak daude.
Bigarrena ez diougu guk egingo. 2012an Iparraldeko sagar sortzaile batek sagardoari buruz erreportai bat egin zuen Yorkshire Posteko kazetari bati esanikoa erabiliko dugu. Erreportai honetan, Iparraldetik hurbil dagoen Ainhoatik, Astigarragako Oyarbide Sagardotegirako Pantxoa Daguerreren sagarren joan-etorria kontatzen da beste gauza batzuen artean. Iparraldeko euskaldunak zera adierazten zion Euskal Herri kontinentalera pasatzerakoan; «No. Not Spain, It’s Basque». Ba horixe bera.
Laister bueltan etortzea espero dugu eta gure kupelei buruz gehiago idaztea. Kalitatezko ardo txuri euskaldun asko ditugu. Txakolina; Nafarroako ardoa, Iruloeguy barne eta Arabar Errioxako ardoak. Bere etxea da.
The Crafty Cask -2019/10/34 – AEB
Basque Cider: Culture, History & Deliciousness In A Glass
Those of you who have been following our ongoing cider series know that I fell hard for this wonderful fermented apple drink back in San Sebastían, Spain in 2001. It’s been a roller-coaster romance of deliciousness since that very first sip of Basque cider. I feel fortunate that my introduction to cider just happened to be at an amazing cider house (Sagardotegi, if you will) brimming with rich tradition and culture. What a first experience!
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country