Itzultzailea: Leire Madariaga
Lonely Planetek Ultimate Eatlist izeneko liburu bat argitaratu du, non chef ezberdinek munduko sukaldaritza esperientzi hoberenen zerrenda bat eskeintzen dien irakurleei. Lehenengoa, hoberena, Donostitik “pintxoak hartzera” joatea da.
Zerrenda honetan lehenengo postuan egotea inpaktu publizitario galanta da. Munduan zehar milioika pertsona Donostiak munduko sukaldaritza esperientzi hoberena eskeintzen duela irakurtzen egongo dira momentu honetan. Honek botere jakinezina du.
Erabaki honi buruzko ezezko komentarioak egongo direla ziur gaude. Oso garestia dela esanez; edota “parke tematikoa” zahartzen ari dela; edota turistek hiriaren “izaera” akabatzen ari direla; edota hiriaren kalitatea gutxitzen ari dela “negozio”en arabera.
Baliteke gauza horiek gertatzen ari izatea, eta baliteke ere gehiegizko kritikak izatea. “Egiten ez delako” kexatzen hasten direnak eta geroago “egiten delako” kexatzen direnengatik eginak ziur aski. Herrialde honetan asko entzuten da “gauzak ez dira horrela egiten”, Zugarramurdiko Sorginak pelikulan argi eta garbi ikus dezakegun bezala, lapurretako bat besteen erabakiei buruz kexatzen ari denean pelikula osoa eta “gauzak horrela ez direla egiten” baieztatzen duenean. Pelikularen amaieran, honen kideak zera galdetzen dio, kexei buruz nekatuta: “beraz, nola egiten da?”. Kritikoak ez zuen galdera hau espero eta erantzun hau ematen dio “ez dakit nola egiten den, baina horrela ez.”
“Arazo” guzti horiek ez dituzte ez bisitariek ez turismoak sortzen. Gehiago irabazteagatik zentzua galtzen dutenek baizik. Administrazioak hainbat gauza egin ditzake, adibidez turistei alokatzen zaizkien pisuak arautuz. Baina zaila da pintxoen kalitatea eta hauen prezioa arautzea.
Hau azken finean, hiriak eman nahi duen irudia transmitituz egingo da. Turistak engainatuak sentitzen badira, “parke tematikoa” kalitate gutxiko produktuak eskeiniz dirua ateratzea baino ez duela nahi sentitzen badute, “urrezko arrautzen oiloa”rekin amaituko da eta gero negarrak eta hortz-haginak karraskatuko dira.
Lonely Planeten webguneko informazioa uzten dizuetu eta esperientzi gastronomiko hoberenen zerrenda honi buruzko informazioak nola biltzen ari direnen adibide bat: The Independenten Rachel Hosiek sinatutako artikulua.
Guk hainbat miresten dugun The Guardiaren gai honi buruz egindako argitalpena beste artikulu baterako utziko dugu, hala ere, aurreratu, gida bezala Elena Arzak erabiltzen dutela..
Lonely Planet – 2018/8 – USA
Lonely Planet’s Ultimate Eatlist
When we travel, the food we eat tells a story, unlocking social customs and revealing ancient traditions, all while offering us a chance to connect with the locals in an organic way. The inextricable link between food and travel is so fascinating (not to mention, delicious!) that we set our community of bloggers, writers and staff the task of trawling the planet for epic foodie adventures.
(Jarraitu)
Google-eko itzultzailea. Lonely Planetek ez du Google-en itzultzaile automatikoa onartzen. Textua ebaki eta itzultzailearen orrialdean kolatzea beharrezkoa da.
The Independent – 2018/8/15 – Britainia Handia
THE WORLD’S TOP 500 FOOD EXPERIENCES REVEALED
For many of us, discovering new cuisines is one of the most important and exciting aspects of travelling. Trying local delicacies, experiencing different traditions and learning new ways to appreciate food and drink is one of the best ways to discover a foreign culture.
(Jarraitu) (Itzultzaile automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country