Itzultzailea: Leire Madariaga
Arantzazuko gure Amaren Santutegia bisitatzera igo gara. Arrazoi ezberdinengatik egin dugu bisita hau eta guztiak garrantzitsuak.
Arantzazuko Santutegia from Eusko Ikaskuntza on Vimeo.
Lehen arrazoia eta garrantzitsuena, gure ustetan euskaldunok gure herrialdeko txoko ezberdinak noizen behin bisitatu beharko genukeelako da, gure herriaren sustraiekiko kontaktua ez galtzeko: Gernika, Arantzazu, Baigorri, San Miguel de Aralar, Laguardia, Valderejo, Pozalagua, Santiñamiñe, Sara, Maule, Bardenak, Zugarramurdi, Donibane Garazi…..gure herrialdearen sustraiak sakonagoak diren lekuak, edota hartu gaituen lurraren energia indartsuagoa den lekua.
Zalantza gabe, Arantzazu hauetariko leku bat da. Heldu baino lehen nabaritzen da. Belaunaldi ezberdinek ez dute Birjin honen deituran erlijiosotasuna bakarrik ikusi, identitatea ere aurkitu izan dute.
Era honetan uler dezakegu, Gaztelako Erregearen Amerikako jabetzaren pean kokatutako euskaldunek Arantzazuko Birjinaren babesaren pean kokatu zituzten kofradia eta anaitasunak, mendeetan zehar kontinente hartako “baskongada nazioko kideak” hartu, batu eta babestu zituztenak. Baina honi buruz, gure arrazoietako bat, beranduago hitz egingo dugu.
Guretzat, Arantzazu, euskaldunen eta bere herriaren ispiritua pertsonifikatzen duen leku bat da.
Heltzeko leku zaila da, gutxi gora behera, euskaldunon izaeraren araberako, aldapekin, bihurguneak, pasu meharrak…besteek gu ezagutzeko zailtasunaren araberakoa.
Bertara heldu bezain pronto zera pentsatzen dugu: ingurune liluragarria, txoko polita, ezaugarri interesgarriekin eta nabarmentzekoak, eta esfortsu guztiak merezi du. Euskaldunon hasierako erresistentzia apurtu eta ezagutzen hasi bezain laister pentsatzen dutenen arabera.
Eraikin txiki baten moduan aurkezten den honetan sartzean, Europa betetzen duten katedral eta eleizekin konparatuz ez hain harrigarri edota xumeagoa, horma horien atzean liluragarritasun, historia, kultura, energia eta sentimendu gehiago daudela deskubritzen duzu.
Brigina baten tailua hartzen duen eleizak, bitxi gabe, oinariz Kripta duenak, mendi baten atzean izkutatzen den eleiza baino gehiago deskubritzen dio bisitariari (euskaldunok betidatik izan dutelako mendiak baselizez betetzeko ideia arraroa). Gauza berdina gertatzen zaio euskaldunak ezagutzen dituenari. Edota hauen kultura, izaera, tradizioak….ezagutzea erabakitzen duenari. Bitxi bat dagoela deskubritzen dute, Herriaren alde sakonenean gordetako altxor gorde bat dagoela deskubritzen dute, era berean kontzerbatu eta eboluzionatu dena milaka urtetan zehar.
Azkenin, Arantzazu mihakatuz, heldu bezain pronto ikusitako eliza hori, eraikin handiago bati oinarri bezala laguntzen dion elementu garrantzitsu bat dela eta santutegiaren mendeen ondorioa. Basilika hau, euskal mendi horietan mendeetan zehar galdurik mantendu den magnetismoa, eragina eta proiekzioa azaltzen duen eraikinaren elementu zentrala da, munduan zehar zabaltzen dena. Herri txiki honen eragina munduan zehar zabaltzen den bezala. Maitasunez eta interesez ikusten dutenentzat, Euskal Herri txiki honen irudi xumearen azpian dagoen guztia deskubritzea harritzen jarraitzen dielako.
Arantzazu bisitatzeko beste arrazoi bat, diktadura frankistaren garaian, sortutako boterei aurre egin eta abangoardia sortu zuten euskal artisten belaunaldiaren ispirituaren parte handi bat gordetzen dutelako bere hormek. Historiak adierazi du arrazoia nork duen eta gure historiaren parte izatera sartu direnak meritu propioengandik. Guzti honi ingurunea, Urbiko Zelaietararteko ibilaldia, gastronomia…gehitu behar diogu.
Arrazoi guzti hauek nahikoak ziren Arantzazu ikusi, disfrutatu eta leku berezi batean geundela sentitzeko. Betiko moduan, “Ikuspuntua” atala zuzentzen dugun lekuari buruzko informazioa biltzen duten webguneak partekatzen ditugu, eta gure bisitaren bideoak eta argazkiak partekatzen ditugu.
Gu, guzti honetaz disfrutatuz gain, promesa bat betetzera joan ginen. Beti esan izan dugu Amerikako euskaldunen antolakuntza gaitasunak, kolonizazioaren garaian, beti liluratu gaituela. Lima, Potosi, Santiago de Chile, Mexiko Hiria…euskadunek anaitasunak eta kofradiak sortu izan dituzten lekuak dira. Guzti horiek Gure Arantzazuko Gure Amaren izenaren pean eta bertara hurbildu ziren frantziskotar euskaldunen eraginarekin.
Guzti hauetatik zaharrena, 1612an sortutako Limako Anaitasuna da, eta orain dela gutxi deskubritu zen honek izkutatzen zuen altxor txiki bat: Arantzazuko Ama Birjinari zuzendutako eta Liman bizi ziren euskaldun horiek idatzitako bederatziurrena. Iñaki Bazan eta Isabel Barraxa, limatar eta mexikar familiko kideak eta beraien herriaetako anaitasunetara lotuak, 5 mendeetako “zirkulua ixten” lagundu zuten eta euskarara itzultzen lagundu zuten.
Mesede bat eskatu ziguten: beraien ezkontzako urteurrenarekin bat etorriz, zirkulu hori ixteko, Euskarara itzulitako bederatziurren horren kopia bat Arantzazura eramatea, guztia hasi zen lekuan, XVII.mendean Limako euskaldunek idatzitako eta otoiztutako euskal bertsioa aurkezteko. Hori egitera konprometitu ginen eta hori egin genuen orain dela egun gutxi.
50 urte Jorge Oteizaren eskulturak Arantzazun jarri zirenetik
Debagoiena – – Eukadi
Arantzazuko Santutegia
Euskal Herriko bihotzean kokatutako Santutegi hau, ispiritualitaterako leku bikaina izateaz gain, euskal arte garaikidearen adibide bikaina ere bada.
(Jarraitu) (Itzultzaile automatikoa)
Arantzazu – – Euskadi
Bilatzen duten pertsonentzat
Orain dela 500 urte baino gehiagotik Frantziskotarrek zaindutako Santutegia da Arantzazu. Aizkorri-Aratz Parke Naturalean kokatuta dago, Euskal Herriaren bihotzean, Oñatiko gipuzkoar herrian. Pregrinoen eta herritarren sinesmenaren erreferentea da. Euskal arima eta honen historiaren alde sensiblea gordetzen du bere barnean. Euskal kultura eta hizkuntzaren, naturarenganako, urritasunarenganako eta pertsonaren baloreari errespetuarenganako erroitzea da Arantzazu.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Turismo Euskadi – – Euskadi
Arantzazuko Santutegia
Kondairak dioenaren arabera, Balzategiko Rodrigo izeneko artzain bati Birjina agertu zitzaion elorri zuri baten gainean, eta honek, harrituta, zera galdetu zion: “Arantzan zu?”. Hurrengo mendeetan, frantziskotar apaizen Arantzazu, debozio eta pelegrinazio leku batean bihurtu zuen, eta baita arte eta kuluraren adierazle.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Wikipedia – –
Arantzazuko Santutegia
Arantzazuko Gure Amaren Santutegia, Euskal Herrian, Gipuzkoan, Oñatin kokatutako santutegi katoliko andre Mariari zuzendutakoa da, non Arantzazuko Birjina miresten den, probintzi honetako zaindaria eta 1469an agertu zena.
(Jarraitu)
Auñamendi – – Euskadi
Arantzazuko Santutegia
Arantzazuko santutegia, Oñatiko udalerrian (Gipuzkoa) dago kokatua. Aloña mendiaren hegoan dago (42° 58′ 44″ I, 2° 23′ 55″ M) eta Santiago bidea bertatik pasatzen da. Santutegiak, erromesentzako etxea, frantziskotarren egoitza eta basilika ditu. 1950 eta 1956 bitartean eraiki zen, proiektua Javier Saenz de Oiza eta Luis Laorga arkitektoena da. Gaur egun Arantzazuko Ama Birjina Gipuzkoako patroi da.
(Jarraitu)
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country