Itzultzailea: Leire Madariaga
“Ikuspuntuak” izeneko atala hasi genuenetik, “gure nazioaren mugak” bezala adierazten duguna kontatzea eta ibiltzea izan dugu helburutzat, Tuterara gindoazen sarreran azaldu genuen bezala. Tuterak erotzen nau proiektua ezagutu genuen momentuan animatu ginen, eta hare gehiago proiektuaren atzean zeuden pertsonak ezagutu genituen momentuan. Hiria ezagutzeko “hari konduktore” bat sortzeko modu bikaina iruditu zitzaigun, eta hori dela eta, burua eta kamarak prest hurbildu gara Tutera ezagutzera.
Beti esaten dugun bezala, ez dugu “gida turistiko” bat egin nahi. Ez dugu hau egiteko ezagutzarik. Gure “irteera” bakoitzean ikusten ditugun gauza askotarik zertxobait zuekin partekatzearekin nahiko dugu, eta baita gure bizipenak eta esperientziak transmititzen saiatzearekin.
Egia esan, Tuterara egindako bisita, orain arte izandako esperientzia hoberena izan da. “Etxean bezala” sentitu garela azaltzea ez da erraza. “Neba-arrebak onesten dituen neba-arreba” bezala sentitu gara, eta etxera, indartua, harritua, pozik, lurralde harekin maitemindua eta laister bueltatzeko prest bueltatu gara.
Bidai honetan, Euskal Kostatik irtenda, Arabar Lautadatik pasatu ginen, Urbasa Mendilerroa elurtua zeharkatu dugu; Estella ere ezagutu dugu, Nafarroako Bardeak ikusi ditugu, eta Tuterako txoko batzuk bisitatu ditugu. Guzti hau etxetik kanpo gau bi/hiru egun igaro ondoren. Hau, “gure herrialdeak” dituen abantailetariko bat da. Glaziar bat baino ez zaigu falta, “mundu” oso bat izateko.
Sarreren bilduma baten lehen ematea da eta honetan bidaian eginiko bideo bat eta argazkiak partekatzen dugu. Nafarroako Riberaren hiri honi zuzentzea egokia iruditu zaigu, Bardeetako Natura Parkearekin batera, gure helburuetariko bat zen.
Guk, Tuterarako lehen bidaia, Tuterak erotzen nau gidekin batera egin dugu. Honek, zentru historikoaren puntu turistiko garrantzitsuenak ezagutzera lagundu gaitu, maitasuna eta etorismoarekin erlazionatutako historiaz, kuriositatez eta anekdotaz beteriko ibilaldia. Bere historian, arkitekturan, hirigintzan eta hiri honen txokoetan sartzeko modu lasai eta dibertigarria.
Societat Musical dÁlboraia-ko (Balentzia) musikariak, Tuterako Gaiteroekin elkar-trukatzea egiteko helburuarekin Tutera bisitatzen zeuden eta beraiekin bidaia partekatzeko sortea izan genuen. Bisita ondoren, kaleak era bikainean animatu zituzten. Nafarrak blogaren arduradunarekin ere partekatu genuen, dagoeneko bere esperientzia kontatu duenak.
Bueltatu beharko gara, Nafarroako alde honek eta hiri honek konkretuko eskeintzen duenarekin punta baino ez dugu ikusi eta. Tutera, sakonki ezagutu beharreko lekua dela errepikatuko dugu berriz ere, Euskaldunen Herriaren parte hau ezagutzeko “kanpaleku oinarri” bikaina.
Ikusteko eta disfrutatzeko asko dago, bildu ditugun informazio turistikoetan ikus dezakegun bezala:
- Tutera: Tuterako Udaletxearen Turismoa
- Tutera: Nafarroako Turismoa
- Nafarroako Erriberaren Gida Turistikoa
- Erribera ezagutzeko App (Errealitate gehitua biltzen du. Android eta Apple-entzat erabilgarria)
- Nafarroako Erriberatik 19 ibilaldi.
Gastronomia harrigarria da, barazkiak bikainak. Guri piperrak eta artixotak asko gustatzen zaizkigu, eta asko difrutatu dugu. Bereziki, okel bikainaren garnizio bezala zeudelako. Erriberara, gastronomía harrigarriaz disfrutatzeko prest joan behar da.
Gauza gehiago kontatzen joango gara. Baina hurrengo udaberrian Nafarroako parte honetara bueltatuko gara. Berdina egitera animatzen zaituztegu. Eta ez ahaztu, Tutera disfrutatzeko, gomendagarria da Tuterak erotzen nau proiektuarekin kontaktuan jartzea. Santi Llorente eskertu behar dugu (Tuterak erotzen nau proiektuaren sortzailea), gure kulturarenganako maitasuna, hizketak eta mahai on bat partekatu ondoren sortutako adiskidetasuna; Alfonso Aranda, Bardeak maitatzera eraman gaituenak eta gurekin egon dena; eta Tuteran pasatu ditugun egun hauetan onetsi gaituzten lagun guztiak.
Esker berezi bat Peña Beterreri, neba-arreba artean sentiarazi gaituztenak eta bere lana, konpromezu eta gastronomi mailarekin hunkitu gaituztenak (ziurrenik hurrengo sarreretan antzemate gehiago zuzentzen diegu). Gure bisitan zehar eginiko bideo bat eta hainbat argazki uzten dizkizuegu. Tutera, bueltatuko gara!
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country