Itzultzailea: Leire Madariaga

Euskaldunak eta Buridna lotuta daude gogoratu ezin daitekeen denboratik. Industria iraultzararte, burdinaren produkzioa, euskal lurraldean zehar, burdinola sare handi batetan sakabanatua zegoen. Herrialdeko mendietatik ateratzen zen burdin minerala, metalean eraldatzen zen, burdinolek nekazaritzarako tresna, iltzeak (baserri batek milaka iltze behar zituen eta hauek banan banan eginak ziren), etxerako tresnak, itsasontzientzako piezak edota armak.

Euskal burdinolek, Europar osoan ezagunak izango ziren metal pieza horiek egin zituzten. Hain ezagunak, William Shakespearen lanetan ere agertuko zirela. Mendeetan zehar, euskaldunak ezagunak izan ziren kontinentean eta honen kanpo, hiru arrazoirengatik: burdina, baleak eta itsasontziak.

Industria hori garatu eta babesteko helburuarekin corpus legal bat sortu zen.

Olagizon euskaldunak, ezagutza eta esperientziadunak, Penintsula Iberikoaren iparraldeko hainbat lekutan burdinolak eraiki zituzten. Honen eraginez, beste kultura ezberdinetan, teknika horiek barneratzera, euskal ohiturak ezagutzera eta euskal hitzak jakitera eraman zituzten.

 

El Pobal burdinolako gabia mugitzen duen asmamen hidraulikoaren ezaugarriak
El Pobal burdinolako gabia mugitzen duen asmamen hidraulikoaren ezaugarriak

XVIII.mendetik, industria hau, gainbeheran sartzen da Euskal Herrian. Burdinolak ixten doaz, XIX.mendean zehar burdin produktore bezala desagertzerarte. Industria iraultzak jaiotako industria siderurgikoari lekua utziz. Itsasontzien eraikuntzaren sektorean ere eragina izan zuen estruktura ekonomikoaren eraldaketa.

Aurrera jarraitzea lortu zuten burdinolak XX.mendean desagertu ziren. Sorte handia izan da, burdina lantzeko mendeetan zehar erabilitako tresnak ezagutu ahal izan ditugulako.

Kasu horietako bat El Pobal burdinola da, Muskizen dago (Bizkaia) eta 1965an itxi zuen, ia 500 urtetan funtzionatzen egon ostean. Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiaren museoa da. “Bizirik” dagoen museoa. Bertan, garai hartan burdina lantzen zen teknika erakusten da.

Gu burdinola honetara hurbildu gara larunbat batetan, prezesua zuekin partekatzeko. Zentruaren zuzendaritzari eta baita Luis Maria Turuelo olagizona eskertu nahi ditugu, batak guri emandako erraztasunengatik, eta bestea bisita gidatuetan emandako azalpen argi eta onengatik, eta era berean, burdinolako ezaugarriak erakustean gurekin izandako pazientziagatik.

Gure gomendazioa: bisitatu. Posible baduzuen, erakustaldia egiten duten egun batetan.

Kontaktatzeko datu guztiak, hemen

Bisitan zehar eginiko bideoa (4K egina) eta argazkiak partekatzen ditugu.


 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.