Itzultzailea: Leire Madariaga

Egia esan, guk orain dela asko ez dugula galdera honetan pentsatzen. Bereziki gure lagun, itzultzaile eta blog honetako kidea John R.Boop ezagutu genuenetik. Momentu hartatik, genituen zalantza guztiak ulertu eta desagertu ziren.

Johnek oraindik ez du Euskadin bizitzera eraman zioten arrazoiak bideo batetan biltzea eta guztioi kontatzera animatu, agian orain animatzen da. Hau egin duena, Johnen “ondokoa” izan da: Bart Farrell. John R. Boop Nevadakoa da eta Bart Farrell Kaliforniakoa. EEBBetako helmuga luze berdina duten bi estatu.

Biek amaitu zuten gure lurraldean maitasunagatik; biek goraipatzen dute euskal gastronomía; eta biak daude oso pozik hemen bizitzeaz. Unibertsalki frogatuta dago euskaldunok nahi dugun lekuan jaiotzen garela, eta bi hauek Ipar Amerikako Mendilerro Elurtuen “gerizpetan” jaiotzea erabaki zuten. Nahiz eta bakoitza medikate honen aurkako aldean izan.

Eta zergatik kontatzen dizuegun guzti hau?, zergatik hitz egiten dugun “EEBBetako euskaldun” biri buruz? Seguruenik gure irakurleren baten batek jadanik ezagutu dezakeen arrazoi sinple batengatik. Baina guk partekatu behar duguna.

Bart Farrell-ek Good Morning Bilbao izeneko bloga dauka, eta This is English! izeneko Youtubeko kanala ere. Kanal honetan Bartek opari liluragarria uzten digu. Oparia, gure herrialdean hain pozik bizitzera eramaten dizkion arrazoiak kontatzen dituen bideoa da. Gainera, kritikan eta betirako atsekabean bizitzea oso zaila eta antzu dela pentsatzera eramaten gaitu. Gure gizartea, euskalduna, hobetze nahiak, ez du eragin behar gizarte honek egiten duen guztia onartezina dela erakustearen saiakerak egitea.

Azkenik, sarrera honetako galderaren erantzun bezala, gure ardura gogorarazten gaitu. “Gauzak bilatzen ditugun baino hobeago uztearena”. “Printzipio deklarazioa”. Atentzio dei bat.

Amaitzeko, munduko edozein tokitan jaiotako eta gero gure aberrian integratzea erabaki duten euskaldun guztiei Aberri Eguna arrazoi bezala erabiliz, 2012an idatzi genuena gogoraratzi nahi dizuegu:

Gure herriaren sortea gurekin partekatu nahi duten edonor, honen jatorria kontuan izan gabe, neba-arreba bezala onartuko ditugu.

Beraz, munduko edozein tokitao Bart, John eta euskaldun guztioi:

Ongi Etorri!

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.