Itzultzailea: Leire Madariaga
Datu turistikoen arabera, urte batetik bestera Euskal Herriak turistengan eragiten duen erakarpena handiagoa da. Sorte handia, zein zalantza gabe, beste leku batzuek erabiltzen duten eguzki eta hondartza estandareetatik urruntzen den erakarpen elementuak errezten duen herrialdea delako gertatzen da.
Etxekoen artean, oporraldi denborara hurbiltzen ari garen sasoian gaude, zeinetan jai-egunak non igarotzeko aukeren arteko elkarrizketak etengabeak diren: lanean, etxeak, lagun artean…
Elkarrizketa hauetan hainbat gauza entzun daitezke, lagun batzuk munduko beste aldera doazela, beste batzuek ezin dute inora joan egoera saila igarotzen ari direlako. Guk beti gomendatzen dugu gure herrialdea pixka bat gehiago ezagutzeko egun batzuk ematea eta honetaz disfrutatzea. Mundutik zehar ibili ahal direnei, beti gogorarazten diegu munduko leku askotako bidaiariak gure herrialdea ezagutzera datozela, eta oso ondo dagoela leku urrun eta polit horietara bidaiatzea, baina oso ondo dagoela ere gure herrialdeak eskeintzen dituen leku sekretuak ezagutzea. Askotan ez ditugu hauek bisitatzen “hurbil daudelako eta edozein momentuta bisitatu ditzakegulako”, baina inoiz ez dugu momento hori aurkitzen. Uda hau izan daiteke momentu hori.
Arrazoi ezberdinengatik urrun bidaiatzea gustatzen ez zaienei edo ezin dutenei, berdina esaten diegu, baina ikuspuntu desberdinarekin. Ez da urrun joan behar, edo diru asko gastatu behar, gure memorian betirako geratuko diren lekuak ezagutzeko. Gure herrialdeak hainbat paisaia, esperientzia eta momento bakarrak eskeintzen ditu. Guztiak “eskura”.
Gure herrialdetik kanpo bizi direnei, esan diezaiekezugun bakarra, ezin dutela hau galdu da. Honetan mendi altuetatik desertura doazen paisaiak doaz, kosta ederretik pasatuz. Europako lehen biztanleen historiaurreko aztarnetatik, XIX. mendera joan gaitezke. Euskal Herrian munduko jai hoberenak disfrutatu ditzakezu eta baita munduko gastronomia liluragarriena. Laburbilduz, hau ezagutu behar duzue.
Guztientzat, kanpotarrentzat edo etxekoentzat, gure Herrialdeko turismo instituzioen web orrialdeak uzten dizkizuegu. Errealitate kulturalez, historiaz, sozialaz, gastronomikoaz eta geografía bakarraz begiratuta bakarrik ezagutu dezakeezun herrialdea. Euskaldunena.
Euskal Herriko Komunitate Autonomikoa
Euskal Turismoa
Nafarroako Foru Aldundia
Nafarroako Erreinua
Iparralde
Tourisme 64
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country