Egun hauetan, #txokotxeko topaketari esker, Markéta Lehecková-ren zuzendaritzapean, Iberiar penintsularako CzechTourism –en zuzendaria baita, Blog on Brands taldeak lagundurik, aukera izan dugu Erdialdeko Europako herrialde horretako kultura eta Gastronomiarekin lotutako alderdi interesgarriak ezagutzeko.
Gure irakurleek egiazta dezakete nola, aurreko artikuluetan hitz egin dugun esperientzia horretaz, bi alderdi oso zehatzetatik:
- Gastronomiaren ataletik, txekiar sukaldaritzarekin Bilboko txoko batean izan dugun topaketa kontatuz.
- Europazaletasunaren ataletik, gogoratuz nola bi hirik (tradizio gastronomiko handikoak) Pilsen-ek eta Donostiak, “Europako Kultura Hiriburu” titulua duten. Pilsenek 2015ean eta Donostiak 2016an.
Baina gehiago jakiteko gogoz geratzen ginen. Badakite ondo gure irakurleek zenbat gustatzen zaigun loturak, estekak eta topaguneak aurkitzea euskaldunaren eta beste edozeren artean.
Egiaz pentsatzen genuen kosta egingo zitzaigula lotura horiek aurkitzea. Baina beste kasu askotan bezala ezustekoa hartu dugu. Bai baitira loturak eta sendoak gainera.
Harreman kulturaletik has gaitezke, “ezin ukituzko”ena da denetan, baina ez hargatik ahalmen txikiagokoa:
Brno-ko Masaryk unibertsitateak euskal kultura eta hizkuntzako eskolak eskaintzen dizkie ikasleei, Eusko Jaurlaritzarekin egindako akordio bati esker. Brno-ko Euskal hizkuntza eta kulturaren irakurletzari esker, hala baita ofizialki, eskolekin batera, euskal hizkuntza eta kultura zabaltzeko kultur jarduerak egiten dira.
Adibidez, orain hilabete eskas euskal idazle batek, Unai Elorriagak ‘SPrako tranbia’-‘Un poco de chocolate’ aztertu zituen irakurletza honetako ikasleekin batera.
Gainera jarduera kultural horiek ez dira alderik akademikoenera mugatzen. Euskal hizkuntza eta kulturaren aldeko jarduera askoz herrikoiagoak, esaterako Korrika, Txekian aspalditik da ezaguna. Pragak eta Brno-k askotan ikusi dute pasatzen Korrika hango kaleetan, partaide euskaldunak eta txekiarrak euskararen alde zirela.
Radio Paha-k, irrati publiko txekiarrak, albistegietan jaso izan du ekimen hori, hala gertatu da 2015eko edizioan.
Harreman kultural eusko-txekiarrari buruzko ikuspegi orokor bat izateko, oso gomendagarria da begiratzea urteetan zehar Euskokultura webguneak jaso dituen informazioak.
Gure irakurleei harrigarria egin bazaie eusko-txekiar harremanak kultura arloan, ez die hutsik egingo merkataritza-ekonomia arloko harremanak.
SPRIk 2002tik irekia du euskal bulego komertzial bat Txekiar Errepublikan. Horrek erakusten du zein garrantzi estrategiko duen herrialde horrek euskal ekonomian.
Baina horrelakoetan zer hoberik neurtuko duen datu bat baino. 2013an, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) esportazioak Txinara 493,5 milioi izan ziren, Mexikora 424,9, Errusiara 199,9 eta Indiara 162,1. Herrialde horiek guztiak gakoak dira euskal ekonomiarentzat eta esportazio bolumen handiak xurgatzen dituzte. Zein izan da euskal esportazio bolumena Txekiar Errepublikara, 10,5 milioi biztanle dituen herrialde horretara? Zer da-eta 361,8 milioi euro euskal esportazioetan erosten dituzte herrialde horretako enpresek.
Bai, Txekiara egindako EAEko esportazioak Txinara egindakoen % 73 dira. Hau da, Alemania eta Frantziarekin batera, euskal produktuen inportatzaile nagusia da per capita. Txekiar Errepublikak euskaldunentzat duen balio estrategikoa ulertzeko argibide bat ikus daiteke SPRIren informazio honetan.
Azken batean, geroz eta gogo handiagoa dugu Txekiar Errepublika ezagutzeko. Ez bakarrik kultura eta lurralde berebizikoa duen herrialdea delako, baizik eta sakondu ahala, bi herrialdeen artean gero eta harreman gehiago ikusten dugulako.
Pragako 2015ko Korrikaren bideoa
———————————-
Esta es la tercera entrega de los artículos que hemos escrito con motivo de la presentación de la conexión aérea directa entre Bilbao y Praga, y de las riquezas culturales, turísticas y gastronómicas que ofrece ese país. Una extraordinaria presentación a cargo Markéta Lehecková, la directora de CzechTourism para la Península Ibérica, apoyada por el equipo de Blog on Brands, que organizó en un txoko de Bilbao un evento divertido, diferente y lleno de magia. Al que han llamado #txokotxeko.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country