Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Ez gara futbolaz mintzatu zaleak. Baina aitortzen dugu Eibar K.E. lehen mailara iristea, asko gozatu genuen unea izan zela.

Gozatu egin genuen, izan ere, talde txiki batek, euskal herri txiki batekoak, munduko interesa erakarri zuen, izan ere bazirudien, aurrekontu horrekin eta “filosofia” horrekin Ohorezko Mailara iristea mirari bat zela.

{0><}0{>Aljazeera, CNN, The Guardian, The New York Times, eta beste hedabide lehen mailako askok Eibarri buruz hitz egitea eta haren taldeaz, garaipen “homerikoa” izan da (hala esango zion Michaleen Flynn-ek, The quiet man pelikulako pertsonaia bikainak).

Jakin badakigu hau ez dela une erraz bat taldearentzat eta haren zaleentzat. Baina gu bezalako “futbol ezjakin” batzuek ere, esango diegu, hori pasako dela, eta aholku bat emango diegu.

Etorkizunari begira. Ziur gaude denbora gutxian, Eibar K.E. berriro egongo dela “Lehen mailan”.

Aholkua. Ezer ez da erraza eta are gutxiago goi-mailako futbolaren munduan. Horregatik, gertatua, ez zen soilik inoiz gerta zitekeena baizik eta noiznahi gerta zitekeena. Orain baretasunean iraun behar da, eta lorpena baloratu, “bidea eginda dagoela” jakitun izan. Behin igo baldin bada, gehiagotan ere igo daiteke. Alde handi batekin: orain eskarmentu eta ezagutza handiagoarekin izango da.

Informazio honekin batera jarri dugu, orain urte bete eskuratutako lorpen berebizikoaren emozioaren argazkia. Poz hori itzuliko da.

Aupa Eibar!

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.