Itzultzailea: Eneco Bihurlary
Gaurko egunez, orain 100 urte jaio zen Kenoshan (Wisconsin) Orson Welles. Michigan lakuaren ertzean jaio zen, Kanada eta AEB arteko Laku Handien sistemako lakuetako baten ertzean. Laku horiek Atlantiko Ozeanoarekin lotzen dira San Lorentzoko Golkoan zehar. Munduko parte horretan euskaldunek historia handiak idatzi dituzte.
Zalantzarik gabe, berak ez zuen jakin historia haien berri. Ez zekizkien, 40 urterekin balio zenbatezineko oparia euskaldunei egin zienean. Bi dokumental BBCrako, “The Land of the Basques” izenburuarekin. Iparraldean eginak, zeren orduan (eta urte askoan) Euskaldunen Herrialdeko hegoaldea frankismoaren oinpean baitzegoen. Haietan munduari eman zion inoren menpeko mugen artean bizi zen herri baten berri. Herri indigena europarrari buruz hitz egin zuen, milaka urtean zehar bere kultura, hizkuntza eta tradizioak gorde zituen herriaz. Samurtasunez hitz egin zuen euskaldunez eta mirespen puntu batez.
Hemen duzue, ikus-entzunezko sortzaile bikain honi buruz jasotzen joan garen artikuluetarako loturarekin batera, haurtzaroko irudi bat, Caesar bere txakurrarekin. Berak beti izan zituen haur begi horiek, bizi-biziak, distiratsuak, eta, aldi berean, tristura puntu bat zutenak. Begi horiekin begiratu zien euskaldunei orain 60 urte, beren historiaren une oso berezi batean.
Orson Welles-i buruzko artikuluak About Basque Countryn
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country