Mundu Gerrako gertaerek zuzen eragin zieten euskal lurrean zeuden euskaldunei, eta diasporako euskaldunei, bereziki gatazkak hartuak zituen herrialdeetan bizi zirenei (AEB, Filipinak, Kanada, Australia, Japonia,…).

Gu biltzen aritu gara azken urte hauetan gerra global hartan era batera edo bestera parte hartu zuten euskaldunen historiak. Faxismoaren aurkako borrokan bat egin zuten penintsulako euskaldunez hitz egin dugu, horiei egun gutxi batzuen buruan, omenaldi bat egingo die Sabino Arana Fundazioak.. Aipatu ditugu zibilen jokabide heroikoak, gudako frontetik urrun oinarrizko lanak egin baitzituzten gerraren bilakaerarako edo biktima inozenteak salbatzeko, esaterako Cométe sarea Euskal Herrian eratu zutenak. Aipatu ditugu euskaldunak, euskara erabiliz, Ozeano Barean mezuen “enkriptazio” lanak egin baitzituzten. Eta mintzatu izan gara halaber Europan herritar judutarrei emandako laguntzari buruz, gudan eta guda-ondorenean.

Gaur Henar Chico-ren A Basque in Boise blogari esker, jakin dugu albiste atsegin hunkigarria. Heldu den apirilaren 8an kondekoratuko da hil ostean Manuel Aldecoa eusko-amerikarra, jokabide heroikoa izan zuelako ehiza-hegazkineko pilotu gisa Bigarren Mundu Gerran, izan ere Frantziako zeruan bota baitzuten behera hilda, 1943ko Esker emate egunean. Gizona AEBn jaio zen, aita Ea-koa eta ama Mutrikukoa zuela eta 25 urterekin hil zen heroi gisa Lille gainean, bere p-38 bikain ederra gidatzen zuela.

 

Lockheed P-38
Lockheed P-38

Berebizikoa gertatzen da Aldecoa anaia-arreben lana faxismoaren aurka. Bai pilotu gisa edo, arreben kasuan, aireko kontrolatzaile gisa edo OSSko kide gisa.

Europan II. Mundu gerra bukatu zela 70 urte betetze inguruan, Dolores Totorica (Aldecoa familiako ahaidea) andreak lortu du, bere ahaidearen historiaz egindako ikerketari esker, ezagutu dadin haren lana eta ahalegina  kondekorazio garrantzizko batzuekin: Purple Heart, Air Medal, American Campaign Medal, Good Conduct Medal, European-African-Middle Eastern Campaign medal, World War II Victory Medal, and the Honorable Service Lapel Button.

Hilondoko kondekorazio hau emate ekitaldia apirilaren 8an egingo da Nampa-ko  Warhawk Museum museoan, Idaho-n.

Sekula ez dugu aski ahalegin egingo, faxismoaren aurkako borrokan heroi eta martiri izan zirenak ohoratu eta gogoratzeko.

A basque in Boise – 1/4/2015 – USA

Posthumous presentation of military awards to Manuel Aldecoa, the son of Basque immigrants, at the Warhawk Museum

Manuel was one of 5 children born to Basque immigrants in Boise. Juan Domingo Aldecoa Urrusuno (b. in Ea-Nachitua) and Maria Pagoaga Iriarte (b. Motriko). They were charter members of Euzkaldunak – the Boise Basque Center. Manuel is survived by sisters Benedicta Wilson and Delphine Aldecoa, both of whom served as air traffic controllers during WWII. Older sister Maurina Bowles worked in London, England during the war for the OSS, the precursor of the CIA,  Brother Basil and wife Dorothy Aldecoa were generous benefactors to any and all Basque causes in the Treasure Valley.

(Jarraitzen du) (Itzulpen Automatikoa)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.