Sir Chandler argentinarrak bi webgune handi ditu, bata zineari eskainia, ikusienetakoa da (ikusiena ez esateagatik) haren herrialdean, bestea (guri interesatzen zaiguna) bidaiei eskainia da, zentzurik zabalenean.

Aurtengo neguan Iberiar Penintsulan barrena ibili da eta bi eskala egin ditu Euskaldunen Herrian. Bata Bilbon eta bestea Donostian. Bi hiri horietara egindako bisitatik sarrera bat idatzi du bere bidaien blogean, eta postal aukera zabal bat eskaintzen du, eta bi leku horietan izan duen esperientziari buruzko iruzkina.

Zalantzarik gabe gustatu zaizkie (berari eta beraren familiari) bi hiriak. Bai hirigintza eta arkitektura aldetik, eta bai gastronomia eta gizarte-giro aldetik.

Bitxia da nola ikuspegiak eta perspektibak inguruak markatzen dizkigun. Bi adibide. Alde batetik nabarmentzen da nola bi hirietan seinaleztapenak euskaraz eta gaztelaniaz dauden. Beste alde batetik, atentzioa ematen dio nola kopak eta basoak mahai gainetan geratzen diren tabernetan kanpoan, “alde egingo” duten beldurrik gabe.

Pozten gara gure artean egindako egonaldian gozatu badute. Baina pena ematen digu bi hiriburuetan egonaldi laburrak egin izanak. Hemen esan ohi dugunez, Euskaldunen Herriak asko dauka erakusteko, eta bikaina litzateke Atlantikoa zeharkatzen duten hurrengo aldian egun batzuk gehiago igarotzea hemen. Baionatik Bardeetara, bada herrialde txiki handi bat deskubritzeko.

Baina, mesedez, itzultzen denean, ez diezaiela pintxoei tapa deitu.

Atentzioa eman digu halaber, hura zinezale eta zine aditu izanik, ez duela aipamenik egin Bilbo aukeratu zutela Wachowski anaiek beren azken pelikularen zati bat errodatzeko. Lehenago esan genuen bezala, haiek joan den maiatzean izan ziren Bilbon, sekuentzia batzuk grabatzen, Jupiter Ascending filmerako

 

Sir Chandler – 11/2/2015 – Argentina

Postales de Bilbao

La primera gran escala del viaje fue Bilbao. Obviamente fue un pantallazo. Los dias fueron frios y lloviendo en gran parte pero eso no impidió que la recorriéramos. Me encantó su orden, la arquitectura de hace años y toda la infraestructura moderna. Es una ciudad donde conviven a la perfección toda la historia con la actualidad, como este tranvía  maravilloso

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

———————————

Sir Chandler – 14/2/2015 – Argentina

Postales de San Sebastián

Ayuntamiento de San Sebastián
Ayuntamiento de San Sebastián

Cuando planifiqué el viaje por España decidí para no tener que armar y desarmar tanto valijas hacer paradas en algunas ciudades y “escaparnos” hacia otro punto de interés desde ese mismo lugar. Así fue que desde Bilbao nos fuimos a San Sebastián a una hora aproximadamente por autopista. Un camino que realmente es hermoso y que cuando salimos de Bilbao estaba así.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.