Ostiral honetan New York-eko The Explorers Club-en, Ternua eta Labradorren euskal baleazaleen aztarnei jarraituko dien bidaia bikaina aurkeztuko da.

Aurkezpenaz mintzatu aurretik, gaude merezi duela lerro batzuk eskaintzea aurkezpen hori egingo den lekua zer den eta zein entzute duen esateko. The Explorers Club nazioarteko klub bat da, 1904an fundatua eta egoitza New York-en duena, eta hasieratik izan da topaleku mundu guztiko esploratzaile eta zientifikoentzat, goi-asmo bat baitute denek, funtsezkoa dela esploratzeko senari eusteko. Gomendatzen dugu begiratu bat egitea haren webguneari eta Wikipedia-k eskaintzen dion artikuluari. Duen garrantzi eta ospeaz erakusgarri bat izateko, merezi du azken honetatik jasotzea bazkidetako batzuen eta lorpenetako batzuen zerrenda.

  • Lehenbizikoz Ipar Poloraino (1909) – Robert E. Peary eta Matthew Henson
  • Lehenbizikoz Hego Poloraino (1911) – Roald Amundsen
  • Lehenbizikoz Everest mendiko gailurreraino (1953) – Sir Edmund Hillary eta Tenzing Norgay
  • Lehenbizikoz ozeanoko punturik sakoneneraino (1960) – Don Walsh eta Jacques Piccard
  • Lehenbizikoz Ilargiko gainazaleraino (1969) – Neil Armstrong , Buzz Aldrin eta Michael Collins
  • Lehenbizikoz benetako pirata ontzi bat berreskuratzea – Whydah Gally (1984) – Barry Clifford

Klub horren egoitzan, ostiralean, martxoak 13, aurkeztuko da esplorazio bidaiaren proiektua “In the Footsteps of Basque Whalers in Newfoundland and Labrador- Tras las huellas de los balleneros vascos en Terranova y Labrador”  izenekoa, zeina egin nahi duten 2017ko ekainaren 15etik 22ra, Ocean Endeavour ontzian, Adventure Canada-k duen ontzietako batean, enpresa hori espezializatuta baitago munduko zona horretan bidaiak antolatzen eta The Explores Club-arekin asoziatuta.

Ocean Endeavour, Adventure Canadá-k euskal baleazaleen espedizioan erabiliko duen ontzia
Ocean Endeavour, Adventure Canadá-k euskal baleazaleen espedizioan erabiliko duen ontzia

Zalantzarik gabe, bidaia-abentura horretan joango diren partaide zorionekoek besteak ez bezalako esperientzia bat biziko dute. Espezialistek gidaturik, euskaldunen historiako kapitulurik zirraragarrienetako batean:

  • Robert Grenier kanadiarra eta Manu Izagirre euskalduna: 70. hamarkadan urpeko arkeologia lanak egin zituzten ur hotz haietan eta hala atera eta aztertu ahal izan ziren San Joan ontziaren aztarnak, 1565. urtean hondoratutako ontziarenak. Ikerketa zirraragarri hark informazio asko ekarri zuen gure aurrekoen historia ezagutzeko eta orain haiek berriro biziko dute eta gurekin partekatuko.
  • Latonia Hartery doktorea Historialari hau espezializatuta dago Kanadako zona horretan eta horrek lagunduko du ulertzen zona hartako kultura desberdinen –euskalduna barne- arteko harreman historikoa.

Gainera esplorazio-bidaia horrekin batera lan zientifiko bat egingo da Aranzadi Zientzia Elkartea-rekin batera.

Hor duzue The Explorers Club webgunean, eta abentura-bidaia honen aurkezpen webgunean (gaztelania eta ingelesez) agertu den informazioa.

 

The Explores Club – 2015/3 – AEB

In the Footsteps of Basque Whalers in Newfoundland and Labrador

t is with great pleasure that, The Explorers Club/Adventure Canada along with 5A Incentive Planners invite you to the presentation of, “In the Footsteps of Basque Whalers in Newfoundland and Labrador.”

(Sigue) (Traducción automática)

——————————————————

Basque Whalers –   – USA / Canadá / Euskadi

In the Footsteps of Basque Whalers in Newfoundland and Labrador

Recorrido del viaje Basque Whalers 2017
Recorrido del viaje Basque Whalers 2017

In the XVIth Century from a small point in the European map, a few intrepid entrepreneurs had the audacity to cross the Atlantic using only the most primitive means. Through this extraordinary feat they managed to extend -very successfully- the extremely dangerous activity of whale hunting, a practice in which they were already the renowned experts, and in this way they transformed their land into one of the most prosperous areas of Europe. 500 years later we plan to repay the debt that history owes them. Breaking the barriers of space and time we will embark on a new and unique voyage to the heart of our brave forbearers epic journey to explore their legacy. This voyage is the first ever open to the public and exclusive expedition “In The Footsteps of Basque Whalers.”

(Sigue)

 

 

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.