Itzultzailea: Leire Madariaga
Kasu hauetan esaten den bezala, gehiago ikasten dugun heinean, gehiago konturatzen gara dakigun gutxiaz. Ia kasualitatez deskubritu dugu aurretik ezagutzen ez genuen euskaldunen lagun bat eta gure irakurle guztiekin partekatu nahi duguna. Euskal tradizioak ikertzen dituen Wentworth Webster ingelesari buruz ari gara. Baliteke gure irakurleetako askok hau dagoeneko ezagutzea. Guk ez genuela ezagutzen aitortu behar dugu eta ustekabeko topaketa hau asko gustatu zaigu. Gure aurkikuntzaren historia kontatzen dizuegu.
Munduan zehar euskaldunei buruz esaten denaren berriak bilatzen genbiltzan bitartean, webgune bat aurkitu dugu, Many Books, Gutenberg Proiektuaren barruan daude argitalpenetara sartzeko aukera eskeintzen duena. Bertan, Wentworth Websterek idatzitako Basque legends liburua sartu berri da. Liburua 1877an argitaratu zen eta 271 orrialde digu. Momentuan erabaki genuen esteka hau blogean partekatu behar genuela. Baina momentu berean zera galdetzen ginen, nor zen Wentworth Webster? 1828an Uxbridge-en jaiotako ingeles honi buruzko informazioa aurkitzea erreza izan da. 1869an Lapurdiko euskal kostako biztanleentzat kapilau anglikanoa izendatu ostean, euskal tradzioen ikertzaile bihurtu zen. Auñamendi Entziklopedian eta Wikipedian pertsonai honi buruz agertzen den informazioa errezten dizuegu.
Adierazi dizuegun bezala, sarrera hau Many Books eta Google Booksen aurkitutako Wentworth Webster euskal ipuinak liburua deskubritzeko aukerarekin hasi zen. Ingelesez idatzita dago eta hainbat formato elektroniko daude hau irakurtzeko. Denon eskura jarri berri da eta 53 deskarga ditu dagoeneko. Hemen daukazue.
Many Books – 2011/6/14
Basque Legends – Wentworth Webster
Author: Wentworth Webster
Published: 1877
Language: English
Wordcount: 97,031 / 271 pg
Flesch-Kincaid Reading Ease: 65.6
LoC Category: GR
Downloads: 53
Added to site: 2011.06.14
mnybks.net#: 30154
Genre: Myth
(Many Books-en deskargatu)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country