Covid-19ak sortutako egoera ikusita, irailaren 8an ospatzen den Diasporaren Egunaren hirugarren edizioa «birtual» formatuan izango zela aurreikusita zegoen, eta Euskal Etxeek dituzten hainbat jardueraren bidez zuzeneko konexioak eginez parte hartuko zuten.

Lehendakaritzatik, Kanpoko Euskal Komunitateko Zuzendaritzak, ekitaldi hau antolatzeko ardura duenak, hasierako programa hori aldatzea erabaki du. Izan ere, mundu osoan bizitzen ari garen egoera konplexua da, eta horrek zenbait herrialdetan mugikortasun-murrizketak eragiten ditu. Gainera, aurten irailaren 8a laneguna da. Hala, 2020ko ospakizuna irailaren 8ko aste osora zabaldu da, denek formatu berean eta aldi berean egin beharrik izan ez dezaten.

Iraileko lehen egun horietan Euskal Diasporaren Egunaren testuinguruan egiten diren ekimenen berri emateko, Eusko Jaurlaritzak diasporako erakunde guztiei parte hartzeko eta ospakizun horren inguruan egindako ekimenak ezagutarazteko (adibidez, dantzak, oturuntzak, topaketak edo munduko gainerako euskaldunekin partekatu nahi dituzten ekintzak), bideo bat bidaltzeko eskatu die. Bideoak bidaltzeko azken eguna irailaren 13a da ([email protected])

Bideo horiek editatu egingo dira eta dokumental bat sortuko da, mundu osoan egindako ospakizunen berri emateko.

Iñigo Urkullu lehendakariak ospakizunarekin bat egiteko asmoa azaldu du, eta Gipuzkoan egingo den ekitaldi instituzionalarekin egingo du. Ekitaldi horretan, hainbat herrialdetako dantzariek dantza bera interpretatuko dute modu birtualean, eta horretarako ere zuen laguntza eskatuko dizuegu.

Guk beti jarri diogu arreta berezia ekitaldi honi, Euskaldunak munduan zehar dugun presentziarenganako interes logikoaren ondorioz. Aurten, arreta berezia emateaz gain, oso parte-hartze berezia izango dugu Limako Arantzazu Euzko Etxearekin – Lima Basque Center eta Limako Arantzazuko Gure Amaren Ermandadearekin lankidetzan. Gure Diasporari omenaldia eta aintzatespena izan nahi duen parte-hartzea, bere gizatalde garrantzitsu eta, aldi berean, ikusezinenetako baten bitartez: euskal misiolariak.

Bideo horiek izan behar dituzten zehaztapenak
  • Grabatu beti HORIZONTALEAN. INOIZ EZ BERTIKALEAN.
  • Pertsona baten edo gehiagoren testigantzak grabatzerakoan, hasi grabatzen pertsona hitz egiten hasi baino segundu batzuk lehenago, eta esan hizketan ari denaren izena, jakin dezagun nor ari den hitz egiten. Era berean, testigantza amaitu ondoren, jarraitu grabatzen segundu batzuk gehiago grabaketa eten aurretik.
  • Plano desberdinak grabatu eta horrekin jolastu: plano gertukoak, orokorrak, eta abar. Adibidez: grabatu nahi duguna bakilaoaren prestaketa eta daztaketa badira, hartu kazolaren plano gertukoak, sukaldaria prestatzen ari deneko plano ertainak, eta jendea mahai inguruan daztatzen ari deneko plano orokorrak.
  • Mugikorrak edo kamarak duen kalitate handienarekin grabatu.
  • Ez moztu inoren burua planoak hartzean.
  • Jendean plano ertainean hartu.
  • Grabatu planoaren etzana mantenduz (mugikorra ez balantzan erabili).
  • INOIZ ez grabatu kontraargian. Argiak beti aurpegian eman behar du.
  • Grabatu zarata handirik gabeko tokietan.
  • Grabatu toki zabaletan eta irekietan, oihartzunak ekiditeko.
  • Grabatutako materiala zuzenean mugikorretik ordenagailura pasa, ez bidali bideoak whatsapp bidez (kalitatea galtzen dute).
  • Artxiboari euskal etxearen eta herrialdearen izena jarri.
  • Artxiboa ez aldatu eta ez konprimitu.
  • Bideoa wetransfer bidez bidali.
  • Luzera gehienez 5 minutukoa izango du.

Euskal Diasporari buruzko gure artikuluak

Euskal diáspora…eta gure proposamenei homenaldia egiteko data aukeratzera lagun dezakezu

 

Euskal Diasporaren eguna. Honela izan da ospakizun ofiziala Lehendakaritzan (bideoak)

https://aboutbasquecountry.eus/eu/2019/10/07/euskal-diasporaren-eguna-2019-mundu-osoko-euskaldunak-gogoratzeko-argia-ekitaldiko-bideoa/

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.