Duela egun batzuk, Concordiako Heraldo egunkari argentinarra aipatu genuen, hiri hartako Euskal Etxean euskal mitologiari buruzko hitzaldi bateko informazioa jasotzen baitzuen.

Gaur berriz ere aipatuko dugu, María Rosario Echeverríaren artikulu bat argitaratu baitu. Artikulu horri esker, Felipe Heras doktorearen lanaren berri izan dugu. Euskal mediku horrek karrera osoa egin zuen hiri hartan, eta gaur egun ere bertan jarraitzen duen arrastoa utzi zuen.

Nafarroan jaioa, 19 urterekin iritsi zen Argentinara, titulua jaso eta Argentinan errebalidatu zuen. Karitateko Ospitalean lan egin zuen hau sortu zenetik, eta bizitza osoan zehar Konkordiako komunitatearekin buru-belarri aritu zen.

1906an hil zen, eta gizarte-konpromisoaren aztarnak komunitate haren oroimenean iraun du ordutik. Berak lan egin zuen ospitaleak bere izena darama eta hil eta 114 urte geroago, egunkariek, bere figura, mediku eta euskaldun ibilbidea gogoratzen jarraitzen dute.

 

El Heraldo de Concordia – 2020/3/20 – Argentina

Un destacadísimo médico vasco

El doctor Felipe Heras, original de Navarra, llegó a nuestro país a los 19 años, recién recibido de médico, título que revalidó en la Argentina. Ejerció su profesión en Concordia con el beneplácito de sus pobladores, quienes pudieron apreciar su capacidad y bondadoso trato.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.