Irene S. Levineren artikulu bat argitaratu du Forbes-en webguneak. Bertan, Gipuzkoara egindako bidaian bizitako esperientzien berri ematen du.
Donostia, pintxoak, Idiazabal gazta eta Gerariako txakolina. Ez digu harritzen bisitaz gozatu izana, edozein irakurlek bere artikuluan zehar ikusiko duen bezala. Gainera, modu «pertsonalean» egin du, ekoizleekin harremanetan jarriz eta produktuen eta herrialdearen atzean dagoen tradizioa ezagutuz.
Horretan ere nahiko ondo ibili da gure bisitari ospetsua. Argi azaltzen du euskaldunak, Euskal Herria, Pirinioen bi aldeetara zabaltzen den lurraldea dela.
Testuan esaten denaren zehaztaztasun bat besterik ez dugu egin behar. Euskadi herrialde bat da. Beti izan da. Egia esan, Espainia, Frantzia edo Ingalaterra baino askoz lehenagotik. Agian ez dugu estatu-naziorik osatu, baina nazio bat gara kultura- eta gizarte-kontzeptuan. Are gehiago, Frantziako Iraultzara edo Karlistadetara arte, euskaldunok, parlamentuak, gobernuak, konstituzioak, zerga-sistemak, mugak eta berezko armadak ere izan genituen.
Ona da, guzti hau ulertzeko, John Adams-ek, AEBen sortzaileetako batek eta Ameriketako Estatu Batuetako bigarren presidenteak, XVIII. mendean Euskal Herria zatituta zegoen gobernu-egituretako bati buruz idatzi zuena irakurtzea: Bizkaiko Foru Errepublika. Oso adierazgarria dela uste dugu.
Pozten gara Irene S. Levinek gure arteko egonaldiaz hainbeste gozatu duelako eta bere artikuluan hain modu politean islatu duelako. Laster bueltan egotea espero dugu.
Forbes – 2020/3/13 – AEB
Basque Country: Sampling Cheese, Wine And Tradition
Food and wine enthusiasts visiting the Basque Country in Northern Spain soon discover that Idiazabal cheese and Txakoli wine are two of the most iconic and easy-to-find regional products. Idiazabal is a hard cheese made from unpasteurized sheep’s milk that has been aged for at least two months. Visitors often first sample the buttery cheese at one of many of the pintxo bars that line the narrow streets of Old Town in San Sebastian (Donostia, in Basque) but they are just as likely to savor it on a dessert plate (often served with quince and walnuts) at one of the fine dining establishments in the city.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country