Erresuma Batuko Euskal Haurrentzako Elkartea (BCA’37 UK) blog honetako aspaldiko ezaguna da, eta artikulu asko (eta inoiz ez dira nahikoak) erabili ditugu zapalkuntzatik ihesi gure aberritik alde egin behar izan zutenak gogoratzeko. Eta beti jarri izan diegu arreta berezia «gerrako euskal haurrei».
Gaur, berriz ere, BCA’37 Erresuma Batuari buruz hitz egingo dugu, 2020ko «Natalia Benjamin Prize»ren edizioan parte hartzeko lanak bidaltzeko epea ireki dela jakinarazi baitu.
Sari hau graduko ikasleei zuzenduta dago, nortzuk Gradu Bukaerako Lan bat bidal dezaketen, euskaraz edo gaztelaniaz, euskal haurrak Erresuma Batura eramatearekin zerikusia duen edozein alderdiri buruz.
Lanak 18.000 hitz izanen ditu gehienez. Lan irabazlea BCA’37 Erresuma Batuko Euskal Haurren Elkartearen webgunean argitaratuko da.
Sariaren bi edizio daude, bata ingelesez aurkeztutako lanetarako eta bestea gaztelaniaz edo euskaraz lan egiteko. Horietako bakoitzak unibertsitateko irakasleek osatutako epaimahai bat izanen du eta honako hauek kontuan hartuko dituzte: originaltasuna, ikerketaren sakontasuna, lanaren ekarpena, argudioaren indarra eta kalitate estilistikoa.
Pertsona bakoitza bi edizioetako batera aurkez daiteke.
Saria euskaraz edo gaztelaniaz argitaratzeko informazioa
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country