Itzultzailea: Leire Madariaga
José Moreno gudaria hil da 100 urterekin. Deian irakurri dugu. Gauzen izatasunak adierazten zigun orain dela denbora berri honi aurre egin beharko geniola, baina honek ez du saihestu bihotza ukabil batean eta galtze sentimendu handia sentitzea.
Gutako askorentzat, azken urteotan, bere presentzia, gida, iritzia eta batez ere bere ausardia eta abertzaletasunak, bere belaunaldiarekin lotzen gintuen eta zoritxarrez betirako uzten digu. Deustuko, Portugaleteko, EAJko, SOLIko demokrata, abetzalea eta ideiak oso argi zituen gudari hau ikustea, entzutea…bera hor zegoela jakiteak, gure aitite eta amamak gurekin jarraitzen zutela sentiarazten zigun.
Urte askotan zehar beraien aitite galdu izan zuten euskaldun askoren «aitite» izan zen. Abertzale, gudari eta akatsik gabeko euskaldun honen iritziak eta hausnarketak irakurtzean, gureak, dagoeneko Aitaren Etxera joanak esango ziguna gogoratzeko erabilgarria zen.
Gaur, ziur gaude, euskaldun asko bakarrago eta umezurtzago sentintzen garela. Banaka, gure erreferentziak badoaz. Lauaxetak bere poeman zioen bezala, «maitatutako askatasunagatik guztia eman zuten» pertsonak. Bera, 17 urterekin bakarrik Demokrazia eta Askatasuna babesteko totalitarismoaren aukako borrokan lehen ilaran egon zen gudariak, porrota jasan behar izan zuten eta 40 urteko gau eta iluntasuna. Gure sorte onerako, ez zen gaztetasunaren lorean faszismoaren munstroak akabatua hil, Askatasunaren eta Aberriaren benetako argi-zuzia mantendu zuen horietako bat izan zen eta. Berari, eta bera bezalako guztiei zor diegu gure Nazioa birizik jarraitzea.
Gaurkoan, Jose Moreno Aitaren Etxean sartu da, baina Heroien Lurraldean ere. Berak, eta bera bezalako guztiek, balore kalkulaezineko legatua utzi digute, Aberriarekiko maitasun eta konpromesua. Herentzi hau ez xahutzea espero dugu, eta gure kaskarkeriaren eraginez, hauen sufrimendua alferrikakoa ez izatea.
Gudari Moreno, ikusi arte Jainkoak Bere eskuan izan zaitzala.
Agur eta Ohore
https://aboutbasquecountry.eus/eu/2018/11/11/san-andres-batailoiko-jose-moreno-gudariak-100-urte-betetzen-ditu-zorionak-eta-eskerrik-asko/
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country