Itzultzailea: Leire Madariaga
FWT Magazine, The International Food Wine Travel Writers Associationen aldizkari ofizialaren webguneak, txakolinari buruzko Hilarie Larsonek eginiko erreportaia argitaratu du.
Izenburu ezin hobea daraman erreportaia. Orain dela urte gutxi arte, Txakoli jatorri-deiturako ardoaz ez ziren ezagunak kanpoan, eta era berean, ez zuten «gizartean aurkezteko» beharrezko kalitatea ere ez. Produkzio prozesuan eginiko hobekuntza lanek, mahatsondoetatik zabalkuntzara arte, txakolina, nazioarte mailan gero eta ospe handiagoa izaten duen ardoa izatera eraman dute. Biltzen joan garen artikuluetan ikus dezakegun bezala.
Baina konkretuki artikulu honek izenburu ona duela adieraztearen arrazoia, gure herrialdean egiten den jatorrizko-deitura delako da. Hilarie Larsonek beste bat aipatzen du, Arabar-Errioxakoa.
Baina euskal ardoak gehiago dira. Nafarroa Penintsularrekoak ditugu, Errioxar jatorri-deitura egiteaz gain, «Nafarroako Ardoa» bezala deituak direnak ere eskeintzen dituztenak.
Baina, Nafarroako beste ardo bat ere badugu, Nafartar kontinentalekoa, Pirinioen iparraldean aurkitu dezakeguna. Irulegi ardoak hain zuzen, AOC Irouléguyetara batuak.
Ez dago bat ere txarto 20.000 km² inguruko herrialde txiki batentzako. Mikroklima ezberdinak eta ugariak dituen herrialdea, errotuta duen ardo kultura eta gainera, kalitate handiko eta pertsonalitate propioak dituen ardo ezberdinak egiteko gaitasun erraldoiarekin.
Hilarie Larsonek, «Bizkaiko Golko»-ko ardo hau, Atlantikoko ardora eraman izan duen prozesua oso ondo kontatzen du, baserrietatik mundu osoko denda handietara. Bere kalitatearen balorazio bakanetik, ardoaren munduko jakitunengatik gomendatua izatera.
Prozesu honek, gure nazio osoak bizitzen ari duen prozesura gogorarazten gaitu. Gure gastronomia tradizional/garaikideari esker batez ere, munduko ezagun eta aintzatetsienen artean kokatu dena, eta «the Culinary Nation“-en bihurtu gaituena.
FWT Magazine – 2019/6/19 – AEB
Txakoli – the ‘Other’ Basque Wine
Travel opens the door to a host of enriching experiences: the first glimpse of a famous city, that connection when a local recognizes your attempt at speaking their language or discovering a culture through its cuisine. The Basque Country of Spain is a perfect example of this ‘sense of place’; —a destination where food and wine entwine with a proud heritage, a unique language, and abundant hospitality.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country