Itzulpena: Leire Madariaga
Orain dela hilabete bat, Financial Timesek argitaratzen zuen artikulu bati buruz informatzen genuen. Artikuluak, euskaldunek Londresen talentua “biltzeko eginiko maniobrei” buruz hitz egiten zuen. Londreseko Be Basque Talent Conference-i buruzkoa zen, Bizkaia Talentek (aurretik ere aipatu duguna) munduko txoko ezberdinetan urtean zehar antolatzen dituen topaketetako bat.
Gaurkoan, topaketa honen garapena azaltzen den Erakundearen propio den artikulu bat partekatu dezakegu.
Euskal profesionales berreskurapen proiektu hau, kontinenteko komunikabideetan erreferente bihurtzen ari da, gizarte ezberdinek bere profesionalen berreskuratze saiakerari buruz hitz egiten denean. Aurkitu ahal izan ditugun azken bi adibideak, Britainia Handian osasun sektorean lan egiten duten europar kontinentalei Brexitak egin diezaieken eraginari buruzko France 24 artikulua; edo Welt egunkari alemaniarraren artikulua, non alemaniarrak ez diren profesionalak Alemanian tratatzeko erak, jatorriko lurraldeetara bueltatzera animatzen diela aztertzen den. Kasu bietan, Bizkaia Talenten lanak, izen eta ahots propioz beteriko hutsunea dute.
Euskal instituzioek lan handia dute aurretik sektore honetan. Gure gazteak “mundura irtetzeak” dituen abantaila eta onurak baztertu gabe, ezin ditugu bi gauza ahaztu: hauen hezkuntza euskadun guztiongatik “ordaindua” izan dela eta gure herrialdean lan duin bat merezi dutela. Aukera hauek izatea, gure ekonomia osasuntsua, indartsua eta lehiakorra delaren adierazte hoberena litzateke.
Beste alde batetik, gai hauei buruz hitz egiten dugun bakoitzean errepikatzen dugun zerbait gogorarazi nahi dugu: “Gure industria hoberena izan eta hoberenak lortu nahi baditu, gure gazteak, Europako edo munduko beste txoko batzuetako enpresek tratatzen dituzten bezala tratatzen hasi beharko dira: errespetuz eta merezi duten duintasunez”.
Ospakizunaren bideo bat ere sartu dugu. Topaketa hauek duten deialdiaren interesa ikusteak asko harritzen du eta honek asko dio hauetaz.
Bizkaia Talent – 2018/10 – Euskadi
Londresen ospatutako 11. Be Basque Talent Conference-aren arrakasta totala
Euskal 40 erakundek eta Erresuma Batuan bizi diren 150 euskal profesional baino gehiagok parte hartu dute nazioarteko topaketa honetan, non banakako profesionalen arteko 700 topaketa baino gehiago egin diren, tailer, enpresen aurkezten eta eztabaidez gain.
(Jarraitu) (Gazteleraz) (Inglés)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country