Itzultzailea: Leire Madariaga
Pasa den otsailak 2an, estreinatzear zegoen Errementari eta deabrua pelikulari buruzko artikulua idatzi genuen. Ohikoa denez, gure itzultzaile bolondresei esker, Leire eta John, sarrera hiru hizkuntzetan irakur daiteke blogean: euskara, ingelesa eta gaztelera. Gaztelerazko bertsioak, irakurriena izaten dena, onarpen ona izan du 1.600 bisita baino gehiagorekin.
Dena normala pasa den urriak 13rarte.
Oso pozik gaude Espainiar Estatutik kanpo ditugun irakurleekin, bisiten %30a dena. Bisita hauen herena, ia %9a, AEBetatik dira.
Baina urriaren 13tik aurrera, guztiz harrituta utzi gaituen zerbait gertatu da. AEBtik gure blogera egiten diren bisitak era sinestezin batetan igo dira, bisiten %22ra helduz. Atentzioa deitu digun datu bat eta nola ez, ikertzera eraman gaituenak.
Baina ezustea handiagoa izan da igoera guzti honen arrazoia sarrera bakarrak eragin duela ikustean: pelikula honen aurkezpenaren ingeles bertsioa. 12tik lerro hauek idazterarte 1.719 bisita izan ditu, ingeles bertsioa hiru hizkuntzetatik irakurrienean bihurtzen duen artikuluan bihurtuz.
Misterio hau guztiz argitu da, Netflix streaming plataformak urriak 12an pelikula bere katalogoan sartu duela ikusi dugunean. Hori dela eta, munduko edozein txokotatik eskuragarri dago pelikula.
Honen ondorioz, pelikulari buruzko interneten egiten diren bilaketak areagotu dira eta ingeles erabiltzaileak gure artikuluarekin topo egin dute, 1.719 bisita eginez, gehiengoa AEBtik eta batezbesteko 3 minutuko irakurmenarekin.
Are gehiago: Lehen aldiz, guk dakigula, Google-eko ingeles bertsioan gure bloga lehen orrialdean agertzen da “basque” hitza present egon gabe. Gertaera gogoangarria.
https://aboutbasquecountry.eus/en/2018/02/02/errementari-a-film-about-a-basque-smith-who-fooled-the-devil/
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country