Itzultzailea: Leire Madariaga
Gure ustez, euskal komunitatearen partaide izatea, borondatearen arabera delaren ideiaren defentsa hertzia egiten dugu. Baina azkenaldian askotan agertzen den kontzeptua gustatzen zaigu, euskaldunak europar “indigenak” edo “aborigen” bezala adieraziak.
Euskaldunen kasuan, arraza eta kultura lotuak zeudela I edota XV.mendeetan egi hutsezina izan liteke. Baina orain dela denboratik, egoera oso ezberdina da: euskalduna izatea, behin eta berriz adierazten dugun bezala, sentimendu bat, borondatezkoa da eta ez ezaugarri biologiko bat.
Baina bai Euskadin edota munduko beste txoko batetan bizi diren euskaldunak, europar indigenen komunitatearen parte izatea, bere kultura eta tradizioek egiten dute. Hau bat da ezberdintzen duen elementua eta euskaldunak mendeetan zehar elkartu dituen lotura. Kultura eta tradizioak errealitate biziak dira, eta denboran zehar aldatu eta moldatu egiten dira.
Zer dela eta kontatzen dizuegu hau guztia? Erica Moserek, The Day egunkarian, New Londonen New England Basque Clubak asteburu honetan antolatu duen ospakizunari buruz idatzitakoa irakurtzean bururatu zaigulako. Aurretik blog honetan adierazi izan genuen.
Euskaldunok munduan zehar ditugun aberkideei asko eskertu behar diegula behin eta berriz gogorarazten dugu. Venezuelan euskaldun askok jasaten ari diren egoera ikustean presente izan behar dugun zerbait, eta laister hitz egingo duguna.
Denbora zailetan, errealitate kultural eta politikoak bizirik irauteko garrantzitsua izan zer euskal sarea. Gaur egun aldiz, beste rol bat du, ez garrantzi gutxiagokoa. Gure enbaxadore iraunkorrak dira, hauek hartzen dituzten herrialdeetan euskal errealitatearen irudia zabaltzeko arduradun bolondresak. Eta gainera, gure kultura, beste ingurune batzuetan bizirik irautearen arduradunak ere dira.
Asteburu honetan, New Englandeko eta Iparamerikako euskaldunek, euskaldun izatearen esanahia erakutsi die. Hau mundu guztian pasatzen da, euskal zentru bakoitzeak, egunetik egunera, urte batetik bestera. Beraien esfortsu eta lan gabe, bere konpromesu gabe, gure aberria, aberri gutxiago izango litzatekeela ideia ziurra da, eta era berean gure nazioa, historiako liburuetako goraitzapen bat bakarrik izango zen.
Gainera, haiei esker, munduan zehar dauden euskaldunei esker, Ikurriña, euskal aberriaren erakuslea, munduko txoko guztietan astintzen da.
The Day – 2018/6/25 – EEBB
New London festival celebrates Basque culture
New London — Under dozens of tiny Basque flags, visitors sipped wine and ate paella as they watched the Gauden Bat Basque dancers perform the Cortez dance, from one of the southernmost Basque towns. After performing a dance that celebrates a plentiful fish harvest and after dancing the Aurresku, a traditional dance done in honor of an authority, they were on their penultimate dance.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country