Itzultzailea: Leire Madariaga
Asier Sanz margolari eta umorista grafikoak, Tolentinon (Italia) ospatzen den La Biennale Internazionale dell´Umorismo nell´Arte “eraman” du.
Ospakizun hau 2017aren amaieran ospatu zen eta Asier Sanz “Luigi Mari Saria”rekin saritua izan zen karikatura atalean. Sari hau jaso duen lana Kim Jong-Un, Korea Iparraldeko presidentearen collage-a izan da. Epaimahaiak, arte eta kulturaren munduan ezagunak diren 12 profesionalekin osatua, 40 nazionaltasun ezberdinetako artisten 608 lan ikertu zituzten.
Aurkeztutako lanekin, Museo Internazionale dell´Umorismo nell´Arte-n erakusketa bat antolatu da, italiar hiri berdinean kokatua eta erakusketaren amaieran “publikoaren saria” eman zen. Sari hau, euskal artistak ere irabazi du. Sari honen irabazlea, Lur Planetan bizi ganerok azken hilabeteetan bizi izan dugun oilar-batailaren beste protagonista. Argi dago, EEBBetako gaur egungo presidenteari buruz ari gara, Donald John Trump, “Fast food Trump” collagean era originalean adierazia.
Ospakizun batean jasotako bi sari, epaimahaiak eta publikoak bat etorriz.
Zorionak Asier Sanz!!
Bihumor – 2018/3/19 – Italia
Aperta da Kim Jong-Un e chiusa da Donald Trump – Si è conclusa la 29° edizione della Biennale dell’Umorismo nell’Arte
Donald Trump chiude la fortunata edizione di Biumor 2017. Asier Sanz, dopo aver vinto il “Premio Luigi Mari”, con l’originalissima caricatura di “Kim Jong-Un”, fa di nuovo centro con la sua “Fast Food Trump”. “Un vero capolavoro dell’arte caricaturale – secondo il direttore Evio Hermas Ercoli – con la sua grottesca e affascinante interpretazione del Presidente degli Stati Uniti”.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country