Itzultzailea: Leire Madariaga

New York Timesek artikulu bat zuzentzen digu berriz, oraingoan “Travel” atalean eta Jason Wilsonek sinatua. Beti diogu, zaila da ikuspuntu ezberdin eta propio batetik gure herrialdearen errealiatea munduari kontatzen dion egunkari honengatik sinpatia ez izatea. Guri buruz, euskalduna izateak benetan esan nahi duenari buruz idazten duen bakoitzean, munduan zehar milaka pertsonek gure errealitateari buruzko beste aspektu bat deskubritzen dute.

Oraingoan sagardoen eta hauen munduaren txanda da. Jason Wilsonek eta Tyler, bere anaiak, mundu honetako “sakonketa prozesu” partikularra egin dute gipuzkoan sagardotegi ezberdinak bisitatuz.

Gastronomiaren tradizioei buruz hitz egiten digute, Txotx-ari, janariari, giroari….eta historiari buruz. Euskaldunen historian sagardoak izan duen garrantzia.

Ez da lehenengo aldia euskaldunek sagardoaren historia asmatzen ari direla esaten duen artikulua jasotzen duguna, tradizio hori inoiz ez dela hemen egon, eta nahi dugun gauza bakarra protagonismoa lapurtzea bakarrik dela. Beti erantzuten dugu berdina, euskal bale-ehiztariek, euskal arrantzaleek, euskal itsas-gizonek, beraien bidaietan hainbat sagardo edaten zuten eta horrek eskorbutoa sufritu gabe distantzia handiak zeharkatzera lagundu zien Ipar Atlantikoa “euskaldunen itsasoan” bihurtuz.

Honi buruz ere hitz egiten digute artikulu honetan, eta aurkitzeak “goiza alaitu” gaituela aitortu behar dugu. Egia esan, sagardoari buruzko artikuluek horrela egiten dute normalean. Beti gogoratzen dugu, Iparraldeko euskaldun batek Astigarraga bisitatzen zuen Yorkshire Posteko kazetariari esanikoa azaltzen duena: “No. Not Spain. It´s Basque“.

Ez galdu artikulua, merezi du. Aipatzeko Daniel Rodriguesen argazki bikainekin irudikatuta dator.

New York Times – 2018/03/16 – EEBB

In Spanish Basque Country, Sampling Cider and an Ancient Ritual

No one really tells you what to do when you first arrive at a sagardotegi, or traditional Basque cider house, especially if you don’t speak Basque. You’re simply given a glass, led to one of the long wooden tables in a vast room, and immediately served a plate of chorizo, followed by a cod omelet. It’s left up to you to figure out how to get a drink.

(Jarraitu)

Google Itzultzailea. New York Timeseko orrialde honek ez du Google-en itzultzaile automatikoaren sistema onartzen. Textua ebaki eta itsastea beharrezkoa da.

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.