Itzultzailea: Leire Madariaga

 

Surfer iparamerikar webgunea, Alexak dioenez, munduko 50.000 webgune bisitaturienetako bat da. Webgune honek, imajinatu duzuen bezala surf munduari zuzendua dagoena, erreportai batzuen artean, surfista batentzat munduko 10 hiri hoberenen zerrenda aurkeztu die irakurleei.

Oraingoz zerrendan San Frantzisko, Cabo Hiria, New York, Honolulu, Tel Aviv eta Lisboa aurkitzen dira. Zerrenda honetara zazpigarrena sartu berri dute eta Bilbo da.

Artikuluen ikuspuntua gustatu zaigu. Ez dira “surfero” aspektuetara bakarrik zuzentzen. Hiri hauek hoberenak bezala planteatzen dira, kirol honen partaideentzat erakargarriak diren inguruneetan kokatzen direlako da, baina honetaz gain garrantzitsuak diren beste puntu batzuk ere kontuan izan dituzte. “Hain garrantzitsuak ez direnak”, bizi kalitatea edo lan poltsa bezalakoak.

Aspektu hauei dagokienez Bilbo hiriari buruz egindako ikerketak harritu egin gaitu. Balorazioa bikaina da, batez ere EEBBetako webgune batek egin duela kontuan badugu. Honelako gauzak irakur dezakegu:

“Is one of the most competitive and innovative economic regions in the European Union. An industrial center, somewhat economically detached from the rest of Spain, Bilbao weathered the Great Recession much more successfully than many other major European cities. “

(“Europar Batasuneko ekonomi eskualde lehiakorrena eta berritzaileenetako bat da. Zentru industrial bat, Espaniatik ekonomia aldetik pixka bat urrunduta, Bilbok beste europar herrialde garrantzitsuek baino hobeto saihestu zuen Atzerapen Handia”.)

Euskal hiri honek proiektatzen duen irudiaren adierazpen bat da. Eta ez dugu ahaztu behar, azken finean, proiektatzen duguna garela (baita hiri edo herrialdeak). Ospea balore solidoa da.

Kasu hauetan azaltzen dugun bezala, munduaren besteen “espazio eta denbora” kontzeptuak ez datoz bat euskaldunenekin. Guretzat distantzia handia dena, 150km, bestelako munduarentzat distantzia laburra da. Gure ustetan lekualdaketa handia dena, garraoi publikoan ordu 1 edo 2, besteentzat egunero etxetik lanerako bidaia suposatzen du. Laburbilduz, berri hau irakurriko duten askorentzat, Biarritz, Donosti eta BIlbo gune metropolitano berean daude, guretzat, euskaldunontzat “lurralde urrunetara”ko irteera bat suposatzen duen bitartean. Eskala kontua, uste dugu.

Gure herrialde era integratu batean ulertzearen nahia ulertu dut dagoeneko, adibidez, Bizkaia-Talenten. Fundazio honetan, talentua erakarri eta berreskuratzeko helburua duenak, Euskal Herrian bizitzeak dituen abantailak ezagutaraztera emateko atal batean, Bizkiatik Lapurdiraino, Euskal Kostak surfistentzat (eta itsasoa disfrutatzeko) duen erakargarritasun handia azaltzen dute.

Surfers – 16/3/2018 – EEBB

10 BEST SURF CITIES IN THE WORLD: BILBAO

With a mild climate, abundance of sunshine and central location among a 125-mile stretch of Europe’s best surf, Bilbao is the Basque Country’s largest and de facto surf city. With their golden sand, cliff-backed, beach breaks and penchant for nudity, the nearby beaches are a model of year-round consistency.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2