Itzultzailea: Leire Madariaga

Ez da EEBBetako barneko politikan “sartu” nahi dugunik, nahiz eta honek munduko gizartean duen eragina ikusirik, batzuetan gustatuko litzaigukeen. Gaurkoan, EEBBetako iparraldeko Utahn senatari izan nahi duen pertsona bati buruz hitz egingo dugu. James Singer-i buruz ari gara.

Ez da euskal jatorria duten EEBBetako politikoei buruz hitz egiten dugun lehen aldia. John Garamendi, Adam Laxalt, edo Rafa Anchiarekin ere egin dugu. Baina lehen aldia da euskal jatorria EZ duen iparamerikar politiko bat gure blogeko protagonista egiten dugula. Eta elementu interesgarri asko biltzen dituen pertsona delako egiten dugu.

Lehendabizi, navajoa dela, mormon erlijiokoa, Demokratei atxikitua…eta Utahko Euskal Klubaren kide. Azken honek, normala denez, gure atentzioa deitu zuen.

Beraz, jarraian galdetu genuen, eta berak erantzun zigun. Bere emazteak euskal jatorriak ditu. Honen amamak Venezuela erbesteratu behar izan zuen Gerra Zibila eta gero: “her grandmother moved from Euskadi to Venezuela during the dictatorship”.

Bigarrenik, gazte Navajo hau, hezia, konprometitua eta gaitasunak dituelako. Bere profilak (azkenean partekatuko duguna) guztia esaten du. Euskal abertzale bezala, Lehen Nazioen eskubideen babesean izandako inplikazioa goraipatu behar dugu.

Hirugarrenik, bere programatik. Senatura joateko duen hautagaitza oinarritu nahi duen printzipioengatik. XXI.mendean, Askatasunera eta Justiziara joan nahi duen gizartea gidatzeko apartak. Edota beste era batetara esanda, hobeagoa izan nahi duen gizartea gidatzeko izan behar direnak direlako.

We need a viable alternative to the excesses of capitalism, a reckoning of our racialized history and systemic oppression, a better system to overcome gender inequality, and a vision to live more sustainably within our ecological environment.

(Kapitalismoaren gehiegikerien aurrean, aurrera joan daitekeen aukera behar dugu, opresio sistemiko eta gure arrazaren historiari kontuak egitea, generoaren ezberdintasuna amaituko duen sistema hobeagoa, eta gure ingurune ekologikoan era jasangarriagoan bizitzeko ikuspegia.)

Zaila izango dela badakigu. Baina erraza izango balitz, guztiak izango ziratekeen senatari. Borroka gogorra eta ezberdintasunez betea izango da. Indar desorekan, euskaldunek (bere emaztearen amama hauen artean) bere lurraldeko Demokrazia eta Askatasuna defendatzeko izanadakoaren antzekoak.

Ziur gaude euskaldun hauen lidergoak, Lehendakari Aguirre buru, James Singer-ek defendatzen dituen printzipioak sinatuko lituzketela. Beste errealitate batera moldatuak, Demokrazia eta Justizia Sozialdun Europa sortu zuten mugimendu handiak oinarritutako eta defendatutako berdinak direlako.

Pertsona askatuak dituen nazio askatua sortzeko beharrezko printzipioak direlako.

James Singer eta bere emazteak alaba eder bat dute. Sorte handidun neskatila. Lehenik, gizartearekin konprometituak dauden gurasoak izateagatik. Baina gainera, era berean herri navajoaren, euskal herriaren eta EEBBetako gizartearen parte izateagatik.

The Salt Lake Tribune-n, bere hautagaitzari buruz argitaratutako informazioa partekatzen dugu; James Singer berak, Senaturako duen proiektua azaltzen duen webgunea; eta funtsak biltzen diren webgunea (garrantzitsua, EEBBetako biztanleek edota betirako bertakoek baino ezin dute botoa eman).

Senaturako ibilbidean sorte ona opa diogu. Edo beste era batetara esanda, Utahko biztanleriari hoberena opa diegu.

The Salt Lake Tribune – 3/5/2017 – USA

Navajo candidate announces bid as Democrat for Hatch’s seat

He’s Navajo. He’s Mormon. He’s a Democrat. And he plans to challenge Sen. Orrin Hatch. Meet James Singer, the 34-year-old who believes he can unseat the seven-term Utah Republican, who appears poised to seek re-election. “Orrin Hatch has been in [office] longer than I’ve been alive,” Singer joked. Billing himself as a millennial’s candidate — his campaign motto is “It’s time for a new generation to represent Utahns” — Singer first thought about a political run during one of the handful of Salt Lake City rallies after President Donald Trump’s inauguration in January. He declared to the crowd of 100 people that “in 2018, there should be native people running in every contest.”

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)


Singer for Senate

Singer for Senate

James Singer Senate
James Singer Senate

We need a viable alternative to the excesses of capitalism, a reckoning of our racialized history and systemic oppression, a better system to overcome gender inequality, and a vision to live more sustainably within our ecological environment.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)


Crowdpac – 2017 – USA

It’s time for a New Generation! Singer for Senate 2018

Confronting the uncomfortable facts of our social problems is the first step to eliminating them. In fact, there is a long history of people in our country working together, as groups and communities, to move society into a place where people can prosper. Surely, today, with so many advancements, we can figure out how to solve our most pressing social problems

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.