Itzultzailea: Leire Madariaga
Hurrengo igandeak, urtarrilak 8, oraindik Euskadira ez baina Txinara heldu dena (sarrera hau urtarrilak 7 larunbata Euskadiko 23.20etan argitaratzen dugu), Shanghai Daily egunkariaren “Igande” sekzioko artikulu bat oparitzen digu, SD Eibar jarraitzaileei eta euskal klub txiki honen jarraipena egiten duten pertsonei ere “eguna poztuko” dien artikulu bat.
Artikulua, Agencie France Press-aren (AFP) errespontsabilitatea eta Mathieu Gorsek sinatua, Emirates 24/7 edo Yahoo Sports bezalako komunikabideetan agertu da. Baina zalantza gabe, egunkari txinar honetan agertzeak balore berezi bat du, zeren zuzenean kirolarekin erlazionatuta ez dagoen atal batean agertu da.
Dagoeneko, harrigarria da Izarren Ligan 5 euskal klub izatea. Baina, zalantza gabe, Eibarren eboluzioa, “ikertzeko kasu” bihurtu da mundo osoko kirol honen jarraitzaile guztientzat. Guk, klub honi buruz askotan hitz egin dugu, munduko komunikabide ezberdinetan agertzeagatik.
Ez dugu hauei hitz egin futbolari jolasteko erarekin edo lehiaketan zehar izandako emaitzengatik. Baizik eta guri interesatzen (eta liluratzen) digunagatik: “Lehen mailara”-ko igoeran transmititutako epikagatik, eta klub honek nazioarte mailan piztutako interesagatik. Jokatzeko eran baino, “Eibar eredua”-n gehiago ardaztu den interesa.
Mathieu Gorse, kontzeptu horiek biltzen ditu egunkari txinarraren webgunetik gain, inprimatutako edizioan ere agertzen den artikuluan. “David Goliaten contra”-ko borrokari buruz hitz egiten du; Ligan aurre egiten duten taldeen aurrekontuen ezberdintasun handiak; klub honi igotzera eraman zion nazioarteko laguntza kanpaina;…Hau da, klub txiki-handi honek, futbola gustatzen zaienek eta baita gustatzen ez zaienek gustoko izateko egiten duenari buruz hitz egiten du.
Pena bat da Shanghai Daily Eibarren ez saltzea. Ziurrenik, hurrengo igandean, Euskal Herrira heltzear eta Txinan dagoeneko dena, ale asko salduko lituzke.
Shanghai Daily – 8/1/2016 – China
Exemplar Eibar shows ‘another football’
IN a league dominated by the wealth of the two richest clubs in the world, Spanish side Eibar are punching above their weight to show “another kind of football is possible.” A town of just 27,000 people sandwiched between Bilbao and San Sebastian in the northern Basque region is enjoying a third consecutive season of top-flight football as the likes of Barcelona’s Lionel Messi and Real Madrid’s Cristiano Ronaldo pass through their 6,200 capacity Ipurua stadium.
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
AFP-ren artikulua jaso duten beste komunikabide batzuk
Igande honek, urtarrilak 8, Shanghai Daily egunkariak bere “Igande” atalean SD Eibar jarraitzaileei “eguna poztu”-ko dien artikulu bat oparitzen digu.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country