Portugaldar Errepublikako Presidenteak, Marcelo Rebelo de Sousak, Olano euskal enpresak Guarda, iberiar herrialde honen barrualdeko herrian duen zentru logistikoa bisitatu izan du.
Guardako Olano instalazioak (Portugal)
Olano, Portugaleko puntu estrategiko honetan dago 2009tik eta hurrengo urterako 7 milioi baino gehiagoko inbertsio bat egiteko aurreikuspena du, instalazio hauek handitzeko eta hobetzeko helburuarekin.
Bisita hau eskertzeko eta antzemateko era bezala, Donibane Lohizuneko enpresa honen ordezkariek makila bat oparitu diote Presidenteari. Euskaldun guztiek dakiten bezala, sinbolismoz beteriko makila da, adiskidetasun eta autoritatea antzemateko sinboloa bait da.
Era honetan, Marcelo Rebelo de Sousa, munduan zehar sinbolo hau jaso dutenen autoritate taldera gehitu da. Guk pare bat alditan idatzi izan dugu Makilari buruz, baina guzti hauen artean bat nabarmendu nahi dugu; Botere Legegiledun Eskualdeetako Legebiltzarren Batzarraren presidenteak, autoritate sinbolo bezala Makila jasotzen duen artikulua. Euskal Autonomi Erkidegoak izan zuen lehen presidentzia eta gaur egun ere mantentzen den ohitura hau ezarri zuen.
Olanoren historia hau irakurtzeak merezi du. 1975ean kamioi batekin hasi zen enpresa eta gaur egun europar mailan, enpresa logistiko handienetako bat dena.
Portugaleko Presidenteak euskal enpresa honen erak eta jarrera azaltzean baieztatzen duena nabarmentzeak merezi du_
Portugal anda para a frente com empresários amigos, que parece que vĂŞm de longe mas já sĂŁo quase portugueses, que recorrem a empresas portuguesas, que tĂŞm responsáveis portugueses, que sĂŁo apoiados por municĂpios e com trabalhadores e trabalhadoras portuguesas.
(Portugal aurrera doa urrunetik datozen enpresari lagunekin, baina dagoeneko ia portugaldarrak direnak, enpresa portugaldarrei jotzen dutenak, arduradun portugaldarrak dituztenak, herrien laguntza dutenak eta langile portugaldarrak dituztenak).
Gehiengo euskal enpresek nazioarteko prozesua zuzentzen duten erak eta formak deskribatzeko era argi eta garbia.
RTP – 2016/12/5 – Portugal
PR aponta exemplo de empresa que cria riqueza “onde parece difĂcil”