Itzultzailea: Leire Madariaga

Rick Noack nazioarteko gaiei buruz The Washington Post-eko orrialdeetan idazten duen kazetaria da. Orain dela egun batzuk “WorldViews” sekzioan artikulu bat argitaratu zuen, non grafiko eta komentario batzuen laguntzaz, Europar Batasuneko Industriaren Berrikuntza azaltzen saiatzen zen, hau Komisioaren txostenetan oinarrituz.

Guk jadanik denbora bat garamatza txosten hauei dedikatutako sarrerak idazten eta gure iritzia ematen “bateriak kargatu” behar ditugula adar honetako euro-liderren taldean sartu ahal izateko. Era batean edo bestean gai honi buruz hitz egin dugun sarrerak:

Washington Posteko artikuluan azken 8 urte hauetan izandako aurrerapenaren analisia egiten da, Europar Komisioak 2016an argitaratutako txostenean oinarrituz (hemen ikuskatu daitekeena).

Regional Innovation 2016 UE
Aurrerapen Erregionala 2016

Analisi honetan deigarria iruditu zaigu Nafarroako Foru Aldundiak garrantzia galdu duela, ondorio interesatuak saihesteko 2012-2014 biurtean hasten da. Era berean azken biurtean ere Euskal Autonomi Erkidegoaren Berrikuntzaren martxan ere geldotasun bat nabaritu izan da, nahiz eta ranking globaletan aurrerapen indartsua dutenen taldean egon (baina ez liderren taldean).

Iparraldearen datu propioak ez dira ezagutzen, Akitania barruan sartzen delako, hala ere, Euskal Autonomi Erkidegoan bezala, heme ere geldotasun bat nabaritu izan da, baina honek ez du eragozten berrikuntzaren “2 taldean” egotea.

Kezkagarria da arlo honetan Europar Batasunean ematen ari den atzerakada, Italiako iparraldea edota Alemaniako hegoaldea bilduz, zein Europaren Industriar Zentruak direnak.

Deigarria iruditu zaigu autoreak artikuluan zehar berrikuntza eta separatismoaren artean egiten duen erlazioa. Konkretuki bi errealitate ezberdinei egiten du erreferentzia: EAE eta Bavaria. Euskaldunen errealitate historikoa ezagutzen ez duenak, artikulu hau irakurri ostean, ondorio okerrak izango ditu (Espainiako Erreinuko eremu politiko eta ekonomikoek sustatuz), euskaldunen subiranotasun borondatea “berekoi eta monetarista” izatearen ondorioa dela. Gizarte euskaldunak bere sobiranotasuna defendatzeko bi hamarkaden zehar izandako konpromesua ahaztuz, zein euskaldunak edozer baina ez “aberats” izan ziren denbora batean hasia. Eta hau autogobernuak duen defentsa izaera EAE-ra bideratzean egiten den akatsa baloratu gabe.

Edonola, berriz ere interesgarria da non gauden eta daramagun bidea ezagutaraztera ematen duen ikuspegia ezagutzea. Gure arduradun instituzionalek, ekonomikoek eta sozialek euskaldunek arlo honetan duten apostuaren instentsitatea ez geldotzeko.

Artikulu honek europako erregio ezberdinetan unibertsitate ikasketak dituzten pertsonen pisuaren ikuspegia adierazten duen mapa bat ere biltzen du. Honetan bai, euskaldunak buru gara, gutxienez pertsonen %120ak ikastetak direla eta europar mediaren gainetik izanik.

Washington Post – 1/8/2016 – USA

Where Europe is most and least innovative, in 6 maps

Europe has long secretly admired Silicon Valley. So when a local European politician wants to emphasize how innovative his region really is, it is common to somehow relate it to the Valley. One example is “Silicon Saxony,” in eastern Germany, with the regional capital Dresden. It’s far from being the only European region dreaming of California, though. When a large German company opened its new headquarters in Munich earlier this year, many felt obliged to applaud the “Silicon Valley spirit” one could allegedly feel. What was so remarkable about it?

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

The Washington Post-ek Europar Batasuneko industria berrikuntzari buruzko artikulu bat argitaratu du.

Europar Komisioa, EEBB, Berrikuntza, R&D, Euskal Herria, Euskal Ekonomia, Mapa, Europa

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.