Mendeetan, euskal ikazkinak gai izan ziren egur-ikatza ateratzeko, hartarako behar zen egurra ekoizten zuten basoak suntsitu gabe. Ez zituzten zuhaitzak botatzen, adarrak mozten zituzten, eta hala egur produkzioa beti zegoen ziurtatuta.

Egur-ikatza, aspalditik, ez da jadanik burdinola edo etxeetarako erregaia. Hala, zuhaitz haiek, ikazkinen eskuek modelatuak, berriz hazi dira askatasunez, lehenagoko inausteak jasan gabe.

Emaitza, itxura bikaineko zuhaitzak dauden basoak dira. Baso hori eratzen duten izakiek badirudite zerurantz altxatutako beso luzekoak. Baso magikoak, zeinen argazkiak jaso izan baititugun beste batzuetan ere (esaterako hemen,  hemen, edo hemen)

Gaur Oskar Zapirain-ek egindako argazki-lan bat jasotzen dugu, baso horietako batean egindakoa, Oiartzungo pagadi batean hain zuzen. myfeedly webguneak jaso ditu argazki horiek, euskal basoen magia hartu duten argazkiak.

Argazkilariari, gure zorionik beroena, egindako lan bikainagatik.

Gure irakurleei, gomendio bat: ez itzazue gal argazki horiek, berebizikoak dira,

Myfeedly – 19/6/2014 – USA

Foggy Forests of Ancient Trees Pruned for Charcoal in Basque Country Photographed by Oskar Zapirain

Oskar Zapirain‘s photographs capture eerie forests cast in thick fog, hazy light descending upon the foliage in the same green shade that blankets the floor in moss. Zapirain has been attracted to this landscape for years because of the homogenous light as well as the way it forces the viewer directly into a mystical atmosphere.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

———————

Oskar Zapirain argazkiak gehiago, emen

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.