euskal fItzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Webgune argentinar bitxi bat aurkitu dugu, UniversoJUS, xedetzat duena “unibertsoko arau juridikoen biltegirik handiena izatea “.

Egiaz informazio juridiko kopuru itzela du, bereziki Hego Amerikakoa. Gu ez gara adituak gai horietan, beraz ez gara gai baloratzeko ez zuzenbidearen profesionalentzat duen balore praktikoa, ez “eguneratuta” mantentzeko duen gaitasuna.

Baina asko eman digute atentzioa, euskal foru penintsularrei eskainitako artikuluek. Guk lau sarrera aurkitu ditugu haiei buruzkoak:

Atentzioa eman digun lehen gauza izan da, ikustea zein zaila den paragrafo batzuetan esplikatzen saiatzea euskaldunen lege sistema tradizionala, eta ezartzea (gehienetan desagertzea) , armen indarpean, “Nazio” espainiarraren lege egituran, nazioa asmatu zenetik 1808ko Cadizeko Konstituzioan.

Baina atentzioa gehien eman diguna hau izan da, zein argi adierazten duen Bizkaiko Foruei buruzko testuak corpus legegile baten sorreran duen izaera iraultzailea, Bizkaiko biztanleen eskubide zibilen babesle, eta nola aitortzen duen bere ageriko borondatea bizkaitarren erregimen konstituzional berezkoaren lege-babesa izateko.

Hori, ahaztu dutenik aipatzea foruak kendu arte bizkaitarrek izan zituzten eskubide sistema osoaren giltzarria. Aipagai duguna Kaparetasun unibertsala printzipioa da, Antzinako Erregimenean hala garantizatzen zen Jaurerrian jaiotako guztiek oinarrizko eskubide batzuk zituztela, Bizkaiko mugetatik kanpo bestela izango ez zituztenak.

Era berean ez du aipatzen 1526ko forua, aurreko araudiaren bilduma, bizkaitarrek berek emana, oso aspaldiko garaietatik.

Hala ere, merezi du Universo JUS parrafoa jasotzea, eskubide horiei buruzkoa:

Son dignas de recuerdo disposiciones diversas de este viejo Código. En la ley 12 del tít. I, prohibe el tormento y la amenaza del mismo; la ley 25, tít. XI, veda la confiscación de bienes; la ley 26 del mismo título supera a la Carta Magna y se aproxima a la Ley de Hábeas Corpus al decir que: “Ningún prestamero, ni merino, ni ejecutor alguno, sea osado de prender persona alguna, sin mandato de juez competente, salvo el caso de infragante delito. Si así sucediera y juez competente ordenara la libertad, se le suelte, cualquiera que sea la causa o deuda por que está preso”. La inviolabilidad del domicilio se establece también siglos antes de la Revolución francesa, en la ley 4f del tít. XVI, con estas palabras: “Que por cuanto de derecho es, que a cada cual su casa de vivir sea tuto refugio, y los vizcaínos notoriamente son hidalgos: que por deuda alguna que no desciende de delito, ellos no pueden ser presos ni las cosas de su morada, ni armas, ni caballo ejecutados; y que en Vizcaya, salvo deuda de delito, ni prestamero, ni merino, ni ejecutor, sea osado entra; a hacer ejecución alguna, salvo que entre con escribano sin armas a ver los bienes que hay, pudiendo resistir sin temor o pena; pero si el tal ejecutor mostrare mandamiento de juez competente para que prendan algún acotado o malhechor y por ello quisiera entrar a prenderlos en la casa, que lo pueda hacer, y no se le haga resistencia”.

Eredu politiko berebizikoa bere garaian, John Adams-en atentzioa erakarri zuena, AEBko bigarren presidentea eta Estatu Batuetako Konstituzioaren gurasoetako bat izan zenarena.

 

 

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.