Itzultzailea: Eneco Bihurlary

Denok esan dugu inoiz gure bizitzan gehien gustatzen zaiguna “ona, polita eta merkea” dena dela. Gu oraintxe konturatu gara ez dela hori guztiz egia. Horrelako zerbait aurkitzen dugunean, asko gustatzen zaigu.

Donostiako Untzi Museoari esker aurkitu dugu. Bidenabar, esan dezagun, denei biziki gomendatzen diegula harako bisita (bertakoei eta kanpokoei).

Aipatzen dugun liburua, eta PDFn doan jaitsi daitekeena Euskal baleazaleak. Berebiziko historia baten irudiak eta aztarnak. José María Unsain-ek idatzia, balioko du Euskaldunen Historiaren zale guztiek izan ahal dezaten ikuspegi argi bat euskal epopeiarik bikainenei buruz. Liburua euskaraz eta gaztelaniaz dago.

Ez dago esan beharrik zergatik jasotzen dugun gogo biziz gure webgunean. Aski da “balleneros” hitza bilatzea gure webgunean, Euskaldunen Historiaz urte hauetan jasotzen joan garen historia asko ulertzeko.

Hemen duzue Donostiako Untzi Museoko webgunera esteka, liburu horri buruz gehiago jakiteko eta DOAN jaisteko. Horrez gain bada bideo bat museo horretan egin zen erakusketaz, egin baitzen Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuten euskaldun hauen gorabeherak erakusteko, baleen atzetik joan ziren-eta, Europari “argia emateko”.

Museo Naval  –     – Euskadi

EUSKAL BALEAZALEAK. BEREBIZIKO HISTORIA BATEN IRUDIAK ETA AZTARNAK

Liburu honek duen helburu nagusia euskal baleazaleen munduaren inguruan sorturiko ikus ondarea bildu eta hari balioa ematea da. Erdi Aroan hasi eta gure menderaino doan denborazko ibilbide batean, liburua, funtsean, alor honi zuzen edo zeharka loturiko irudien bilduma gisa planteatu da, nahiz, aldi berean, mundu horretaz kontserbaturiko arkeologia aztarnen erakuskari adierazgarria ere barne hartzen duen.

(Jarraitzen du) (Erderaz) (Itzulpen automatikoa)

—————————–

BALEAZALEAK. CAZADORES DE BALLENAS

(Jarraitzen du)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.