Bilbori buruzko bidaia artikulu hau,  The Tribune egunkari indiarrean argitaratua eta Ranjita Biswas kazetari eta idazleak sinatua, eredu ia paradigmatikoa da, hiri batean egun batez “lurreratu”eta gero, bisitatu duen hiriaren gakoak eskaintzen saiatzen den baten indargune eta ahulguneena.

Indarguneak dira, zalantzarik gabe, esperientzia pertsonalak, bidaiariarengan hiriak sortzen duen eragina. Bisitaturiko lekuek sortzen duten sentsazioa. Datu horiek irakurleari laguntzen diote bisitaturiko lekuaren arimatik zerbait atzematen.

Ahulguneen artean, daude bisitaturiko lekuen deskripzio tekniko, soziologiko eta historikoak egiteko saiakerak. Batez ere denborarik izan ez bada hobeto ezagutzeko bisitatu den lekuko ezaugarri ekonomiko-soziologiko-kultural-historikoak.

Gaude gure ikuspegi hau, gehienetan, garrantzirik gabea dela artikuluaren irakurleentzat. Adibidez ez du garrantzirik irakurle indiar batentzat, jakiteak ea Bilbo XIV. mendean fundatu zen edo mende batzuk lehenago; edo ezagutzea ea Bilbo ingurua industriala zen ala ez. Eta era berean ez du garrantzirik haiek jakin dezaten Norteko Estazioa izen horrekin ezagutzen dela, ez hiriko iparraldean dagoelako  (Zazpi kaleen mendebaldean dago, edo Bilboko zabalgunearen Hegoaldean). Egiaz hala jarri zioten izena (eta oraindik izen horrekin ezagutzen da) Bilboko geltokia zelako,   Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España konpainiarena. 

Nolanahi ere, badakigu garrantzizkoa dela idaztea eta ideia hau transmititzea, herrialde txiki hau  abegikorra dela eta erakargarria eta merezi duela bisitatzea. Kasu honetan hala gertatu da. Aipatzen ditugun xehetasunek zerikusi handiagoa dute tokikoaren egoarekin, irakurlearen interesarekin baino.

Baina oro har, bada zerbait benetan kezkatzen gaituena Bilbora bisita egiten dutenen artikulurik gehienetan: ez dagoela aipamenik Arte Ederren Museoaz eta Euskal Museoaz. Bi pieza gako dira hiriaren kultur egituran eta askotan oharkabean pasatzen dira.

Ranjita Biswas-i eskertzen diogu bere artikulua eta eskatzen diogu laster itzul dadila herrialde txiki handi honetan gainerakoa ezagutzera.  Bere blogean ikusi dugunez,  bisitatu du Donostia. Hori bai, gomendatzen diogu aurrera ere aukera ditzala primerako gidariak, Aitor Delgado esaterako.

 

The Tribune – 12/7/2015 – India

The signature architecture of Bilbao

The first thing that strikes a chord when Bilbao is mentioned is its oft-mentioned Guggenheim Museum. It is a ‘must-visit’ for lovers of modern and contemporary art. Even if witnessed from outside, standing by the Nervion river, it is a stunning building and recognised as one of the most significant structures built in the 20th century. Canadian-American architect Frank Gehry designed this titanium-clad twisting, curving and angular building, which was opened in 1997.

(Jarraitzen du) (Itzulpen Automatikoa)

 

Itzultzaileak: Eneco Bihurlary

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.