Wanted.de webgune alemaniarrak artikulu bat argitaratu du, Anne Hunter-ek sinatua,  Astigarraga-ko enpresa batek, Txogitxu izenekoak banatzen dituen haragiei buruz. Horretarako harakin alemaniar batekin hitz egin du eta honek oso goian jarri du haragi hori.

Kontatzen du nola haragi hori, euskaldunek hain maite duten sagardotegietako txuletoia, behi zaharrarena den. Urte askoko behi edo idien haragia erabiltzea ez da ohikoa Euskaditik kanpo eta hasieran hori izan zen aditua gehien harritu zuen gauzetako bat, Alemanian kalitate oneko haragiak banatzen dituena baita. Horrek haragi horri Mu Handiaren haragia deitzen dio, animalien adina kontuan hartuta. 2013. urtean probatu zuenean harrigarria iruditu zitzaion nola izan zezakeen kalitate eta zapore hori.

Euskaldunek aldiz beti jan izan dituzte behi zaharragoak –eta arrazoi on bategatik: Mu Handiak bere-berea duen zaporearen misterioa koipean dago, giharretako haragi-multzoan eta zaindunean. Zahartzea hobea da, ez bakarrik ardoarentzat eta whiskyarentzat.

Aukeratutako haragiak, baldintzarik onenetan hazitako animalien haragi gorriak, enpresa horrek hartu dituenak euskal sagardotegietarako eta ondoren jatetxerik onenetarako (harrotasunez esaten dute –ez zaigu harritzen- Arzak-en hornitzaileak direla). Orain Europako merkatua hornitzera jo dute.

Horrek kezka eragiten digu. Kalitate honetako haragiak “ondasun urria” dira. munduarekin partekatu behar badugu, euskal sagardoa bezala, gerta daiteke azkenean gure sagardotegietan hanburgesak jatea eta txotxean freskagarri karbonatodunak edatea.

 

Wanted- 10/2/2015 – Alemania

TXOGITXU – EDELFLEISCH VON DER OMA-KUH

Txogitxu ist eine Marke und Großmetzgerei aus dem spanischen Baskenland. Sie exportiert das geschmacksintensive Fleisch älterer Kühe aus Spanien nach Deutschland, Frankreich und Polen. Die Tiere seien mindestens fünf oder zehn Jahre, häufig sogar noch älter, erklärt Metzger Dirk Ludwig. "Ich nenne sie Grand Mu."
Txogitxu ist eine Marke und Großmetzgerei aus dem spanischen Baskenland. Sie exportiert das geschmacksintensive Fleisch älterer Kühe aus Spanien nach Deutschland, Frankreich und Polen. Die Tiere seien mindestens fünf oder zehn Jahre, häufig sogar noch älter, erklärt Metzger Dirk Ludwig. “Ich nenne sie Grand Mu.”

Genießer schwärmen vom besten Steak der Welt: Txogitxu ist nach Wagyu und Kobe das neue Premium-Fleisch. Die Lieblingsdelikatesse aller Grillgötter hat einen schwer aussprechbaren Namen: Txogitxu (sprich: Tschojitschu). Das lange abgehängte Luxussteak stammt aus dem Baskenland. Und von glücklichen, fetten Rindern, die besonders alt wurden

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.