Itzultzailea: Leire Madariaga

Eskerrik asko @ybarralde dokumental kandiar honen berri emateagatik.

Gil La Roche errealizatzaileak eta Pierre Gauvreau kazetariak, l´Office national du film du Canada-rentzat (ONF) dokumental bat egin zuten 1954an, non Terranovan aurkitzen diren Saint Pierre et Miquelon irla frantsezei buruz hitz egiten zen. Jadanik hitz egin izan dugu irla hauei buruz blog honetan, Pakea-Bizkaia belaontziaren presentzia aprobetxatuz.

Aipatu beharrik ez dago, lurralde hartara heldutako lehen europarrak euskaldunak izan zirela, beraiek garain hartan zituzten ekintza industrial eta salmenta garrantzitsuenak egiteko: baleen ehiza. Honi makailuaren arrantzak jarraitu zion.

Erreportai honetan, 8:15 minututik aurrera, gure harridurarako zesta-puntako jokalari talde bat Zazpiak bat  lema daukan frontoian genezake. Zazpiak Bat elkarteko presidentea euskal pilotaren berezitasun honen nondik norakoak azaltzen ere ikus dezakegu.

Elkarte hau 1952an sortu zen. Baina Cercle des Zazpiak-bat elkartearen ondorengoa baino ez da, 1902an sortua, irletako kirol talde zaharrena izanik. Momentu hartan, pilota, egurrezko horma batetan jokatzen zen, gaur egungo horma 1906an eraiki zen, eta hainbat aldaketa izan ditu gaur egun duen altuerara heldu arte. Aipatu beharrik ez dago, lema horren erabilerak 1902an harritu egin gaituela. Hau dela eta, Antoine d´Abbadie eta Augustin Chahok Iparraldetik bultzatutako mugimendu euskaldunaren garrantzia argi geratzen dela. Euskal lurraldea osotasunean biltzen zuen mugimendua.

Pixka bat hausnartzen, hainbat gauza interesgarri aurkitu ditugu. 1982tik abuzturo euskal jaia ospatzen da, non dantzak, harri jasotzaileak, haizkolariak eta noski, euskal pilota lehiaketak.

1954ko ONF erreportaiarekin uzten dizuegu, irlan euskal eragin ezberdinak ikusi daitezkeen bideoa. Jai hauei buruz Oregoiko Unibertsitateak, La Fancophonie blogaren sarrera ere uzten dizuegu.

ONF/NFG -1954 – Canadá

Saint-Pierre-et-Miquelon

Court métrage documentaire de la série Sur le vif, qui dresse un portrait des îles françaises Saint-Pierre-et-Miquelon situées au large de Terre-Neuve, où la vie est quelque peu différente de celle que l’on mène dans les centres maritimes du Canada. Différentes personnes, dont le maire de Saint-Pierre, nous parlent de l’histoire de ces îles ainsi que du jeu de la pelote basque qui y est pratiqué.

Saint-Pierre-et-Miquelon, Gil LaRoche, offert par l’Office national du film du Canada

Saint-Pierre-et-Miquelon par Gil LaRoche, Office national du film du Canada


04/08/2011

L’archipel de saint pierre et miquelon en un clip

Imágenes de deportes vascos en Saint Pierre et Miquelon


(3/2/2012)

St.Pierre & Miquelon

Experience life in a Basque fishing village on the French islands of St.Pierre and Miquelon.


27/08/2012

Explication de la Pelote Basque

Fête Basque 2012


24/8/2009

FETE BASQUE SPM 2009

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.