Itzultzailea: Leire Madariaga
Aurton Idahorentzat garrantzitsua de ekintza kulturalaren ehunka ospatzen da aurton: Boise Music Week. 1919an I.Mundu Gerratik bueltatzen zen soldadu batek sortutako jaialdia (hemen ezagutu dezakezue honen historia)
1949an, hogeita hamargarren edizioan, Estatu hartan bizi zen euskal komunitatearen kidez sorturiko taldeak, «Song of the Basque» izendatutako euskal tradizio eta kultura oinarri zuen ekitaldia aurkeztu zuen.
AEBko alde hartan euskal komunitatearen tradizioen «gizarte aurkezpena » izan zen ekitaldi hartatik, AEBko bihotzean dagoen euskal erakunde batek, Boiseko The Basque Museum and Cultural Center, partekatzen dituen argazki eta grabazio batzuk geratzen dira.
Aurton, ekitaldi honen ehunkadan, 1949an, gure Nazioaren kutura popularraren errepresentazio hartan parte hartu zuten ondorengoek eginiko ekitaldia bildu da. 70 urte geroago, Idahoko euskal komunitatea indartsu eta gai jarraitzen du, jatorriarekin ondo lotuta eta hemen ikus dezakegun ekitaldi bikain bat antolatzeko energia nahikoarekin.
Hemen biltzen dugu Katherine Jonesek Idaho Statesman egunkarirako eginiko bideo-erreportaia. Boise Music Week berak biltzen duen ekitaldiari buruzko informazioa, eta KTVB-ek eskeintzen digun ekitaldi osoaren bideoa.
Ez gara errepikatzeaz nekatzen. Munduko txoko guztietako euskaldunak, beharragatik edo aberriko erbesteagatik hurrunduak, kontuan izan beharreko ikasgaiak eskeintzen dizkigune egunero. Gure kulturarenganako maitasuna, jatorriarekiko errespetua, gure Nazioaren oinordetzarekiko konpromesua, munduko leku hurrunenetan gurasoetatik seme-alabetara pasatzen da.
Saint Pierre et Miquelonetik Kaledonia Berrira; Kaledonia Berritik Patagoniara; Patagoniatik Boisera; Boisetik Buenos Airesera…lau mende baino gehiagoko historia duten erakundeetatik, Limako Arantzazu Andre Mariaren Hermandadea bezala, Shangai, Berlin, Tokyo, edo munduko beste edozein lekutan batzen diren euskal gazteetara…Guztiek ematen dizkigute aprobetxatu beharreko ikasgaiak. Hoberenen ikasgaiak, kontuan hartuta eta barneratuak izan behar dira.
Idaho Statesman – 2019/4/30 – AEB
“Song of the Basque” — the sequel
In 1949, the Basque community put on a show for Boise Music Week. Now, 70 years later, descendants of the original performers are doing another one.
(Jarraitu)
Boise Music Week – 2019/4 – AEB
The Tradition Continues!
Seventy years ago Boise Music Week invited the Basque community to stage its first-ever, formal, public music and dance performance entitled, “Song of the Basque.”
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
KTVB – 2019/5 – AEB
Watch Treasure Valley dancers perform the Song Of The Basque II at the Morrison Center
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country