Itzultzailea: Leire Madariaga

2011ko urriak Amaya Oxarango-Ingram eta Brent Barrasek, AEBko Mendebaldean euskaldunek duten presentza eta hauen historiari buruzko dokumentala prestatzen ari zirela kontatzen genizuen.

Momentu horretan, ordurarte egindako lanaren 30 minutu ikus zitekeen Euskadin eta gainera, Amaya Oxarango-Ingram zuzendarikideak aurkeztu zuen. Aurkezpena, urte hartan azaroaren 2 eta 5 bitartean Donostian ospatutako 5.Euskal Komunitateen Nazioarteko Kongresuan egin zen.

Gaur, 7 urte geroago, dokumentala «irekian» eta doan ikusi eta disfrutatu dezakegularen berri ematen dizuegu. Euskaldunek, Iparraldeko Estatu Batuetan izandako epopeiaren ideia ematen digun ordu bateko dokumentala.

Canyons.Com eskertu behar dugu erabaki honengatik. Baita Facebooken honen berri emateko erabilitako hitzengatik:

Pertsona asko eskertu behar da dokumental honengatik, beraz mesedez amaierako kredituei arreta jarri. Bereziki, pelikula hau amaitzea posible egin duen Basque Museum & Cultural Center eskertu nahi dugu. Oso lagungarriak izan dira eta informazio asko eskertu digute, beraz Boisen izatekotan, mesedez ez galdu aukera hona joateko.

Pena bat da bideoak euskara, gaztelera eta frantzes azpitituluak ez izatea, pertsona asko bideoa disfrutatu gabe geratuko delako. Eta ez dugu komentario hau kritika moduan botatzen, guztiz kontrakoa, zoragarria litzateke lan bikain honen hedapenerako bikoizketarekin lagunduko lieken norbait izatea.

Hala ere, ingelesa ulertu edo ez ulertu, bideoa ikusiz, hizkuntza izan daitekeen oztopoa alde batera utzita, irudiek asko kontatzen dute eta ulertzen da.

Eskerrik asko!!!

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.