Itzultzailea: Leire Madariaga
Ez gara denetara heltzen. Ez gara denetaz enteratzen. Gauza asko partekatu nahi genuke baina ezin dugu. Baina egia da batzuetan “maitagarriak” ditugula gauza garrantzitsuak gogorarazten digutenak eta denboran kontatzea lortzen dugu.
Hau horietako bat da. Ia-ia proiektu bikain horietako bat partekatzea ahaztu dugu. Ez dugu nazioarteko komunikabide baten irakurri. Baina ez dugu hori behar. Proiektu bikain eta garrantzitsua iruditu zaigu eta blogean lekutxo bat eman nahi diogu.
120 euskal gaztek, hurrengo uztailean Euskal Herriko bideak ibiltzeko aukera izango dute lotzen gaituen guztia eta baita sustrai eta kultura berdinengatik lotutako herrialde ezberdina garela jakitera eramaten gaituztenak.
Zer den azaltzeko, ez dugu ezer asmatuko, proiektu honen webguneak azaltzen duena kontatuko dugu.
Zer da?
16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte (zazpi lurraldeetatik, eta baita diasporatik) Euskal Herriko lurralde guztiak zeharkatzeko ibilbide bat hasiko dute. Ibilbidea Santiago Bidea jarraitzen hasiko da 2018ko uztaila osoan zehar. Egun bakoitzean ekintza ezberidinak egingo dira: museo bisitak, txarlak, tailerrak, kirol norgehiagoka, eztabaidak, astronomiari buruzko hitzaldiak, etab.
Nork parte hartu dezake?
EuskarAbentura honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira:
2001 edo 2002an jaio izana.
Euskara hitz egitea.
Ibilbide taldea 7 lurraldeetako eta baita diasporako gazteek osotua izango da. Euskara dakien edonork parte har lezake, jatorria kontuan izan gabe.
Ez da ezer ordaindu behar.
Izen-ematea nola egin behar dut?
Eguneratzea: Iparraldeko eta diasporako gazteentzat luzatua. Lana eta motibazio gutuna apirilak 8rarte aurkeztu dezakete.
Abentura honetan parte hartzeko, martxoak 18 baino lehen, partaideek gai hauetariko bati buruzko lan bat aurkeztu beharko du:
EUSKARA ETA ZURE HERRIA
EUSKARA ETA ITSASOA
EUSKARA ETA EMAKUMEAK
Interes handiko proiektua iruditzen zaigu 16 edo 17 urteko euskaldun gazte batentzat eta musu-truk da. Norbaitek izen-ematea egin nahi badu, oraindik aste bat du.
Bidaia uztailak 1ean hasiko da Maulen, Zuberoako hiriburua. Blogean hainbat maite dugun lurraldea.
Kuriositate bat. EuskarAbentura logoak “Izioqui dugu!” esakera biltzen du. Guretzat, euskaran jakitunak garenak, terminoak eta grafiak harritu gaitu. Beraz pixka bat bilatu dugu (gutxi kostatu zaigu) eta Donemiliagako glosetan orain dela 1000 urte gutxi gora behera idatziak izan zen esakera dela deskubritu izan dugu. Euskaraz eta baita nafartar-aragoitar erromantzean idatzitako oharrak dira.
Zuk parte har dezakezu. Animatu.
EuskarAbentura – 2018 – Euskadi
EuskarAbentura . Izioqui dugu!
16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte (zazpi lurraldeetatik, eta baita diasporatik) Euskal Herriko lurralde guztiak zeharkatzeko ibilbide bat hasiko dute. Ibilbidea Santiago Bidea jarraitzen hasiko da 2018ko uztaila osoan zehar. Egun bakoitzean ekintza ezberidinak egingo dira: museo bisitak, txarlak, tailerrak, kirol norgehiagoka, eztabaidak, astronomiari buruzko hitzaldiak, etab.
(Sigue) (Euskera) (Inglés) (Francés)
Eguneratzea
Prentsa oharra Euskarabentura programako azken berriekin (euskara eta gaztelera)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country