Itzultzailea: Leire Madariaga

Vermont Estatua beti bisitatu nahi izan dugun lekuetariko bat da. Bertara joan direnek kontatzen digutenaren arabera, bertako basoak, udazkenean liluragarriagoak bihurtzen diren naturako altxorrak dira.

Baso horietako argazkiak ikusten ditugunean, Nafarroako Pirinio eta bereziki Iratiko Basoaren oso antzerakoak direla uste dugu.

Green Mountain Parke Nazionala Udazkenean. (Credit Danita Delimont)
Green Mountain Parke Nazionala Udazkenean. (Credit Danita Delimont)

Hori dela eta, Vermont eta euskaldunak lotzen duen zerbait aurkitzen dugun bakoitzak, nahiz eta lotura hori gainetik baino ez izan, blogean sartzeko bidea bilatzen dugu.

Eta oraingoan, bide hori aurkitu dugu.

Green Mountain Academy erakundeak atzo, astelehena, “Euskal Herriko pintxoei” buruzko “saio-hitzaldi” bat antolatu zuen, zeini “betea” kartela jarri behar izan zioten. Saioa Peter Wallaceek eman zuen, Folly jatetxeko sukaldari burua.

Bertaratutako guztiak oso interesatuak zeuden, partekatutako argazkietan ikusten dugun bezala.

Euskal gastronomía, “espainiako erreinuaren gastronomía” ez dela gogorarazi nahi dugu. Euskal gastronomía, Pirinioen alde bietan orain dela milaka urtetik bizi eta sukaldatzen duen herri baten kulturaren parte garrantzitsua da.

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.