Itzultzailea: Leire Madariaga

Jakindun, Euskara Unibertsoan faltan botatzen genuen laguntza tresna horietako bat da.

Denok ezagutzen dugu ikasleek laguntza bezala erabil ditzaketen gazterela, ingeles edo katalanierazko webguneak. Ikasgaien aspektu zailenak azaltzen dituzten irakasleak eskuragarri dauden webguneak, nora bai ikasle edo gurasoek beraien zalantzak argitzeko jo dezaketen. Edota irakasleek, beraien ikasleentzat erabilgarriak izan daiteken materiala aurkitzen dituzten webguneak.

Jakindun aukera hauek eskuragarri jartzeko jartzen da martxan eta errekurtso hauek doan izango dira. Honen helburua:

  1. Interneten euskarazko argitalpenak bultzatu.
  2. Euskaraz eginiko zientzia edukiak zabaldu.
  3. Ikastolekin irakas eta ikas método berrietan kolaboratu, teknologia erabiliz.
  4. Ikasleei, irakasleei, gurasoei zientzia ulertzen eta azaltzen lagundu (Matematikak, Fisika, Kimika).

Proiektu honek harrera arazoa aurkituko duelaren jakinean jarri behar gara. Hau da, euskaraz eginiko webguneek ez dute beste hizkuntza batzuetan eginiko beste webgune batzuen gaineko irakurle edo bisitari.

Hori dela eta, garrantzitsuagoa da guretzat hau bezala proiektu bat. Euskarak, bere normaltasuna ezartzen lagunduko duten baliabideak behar ditu.

Momentu honetan, Jakindun webgunea DBH1etik DBH4 mailara tarteko Matematiketan zuzentzen diren bideoak egiten ari da (dagoeneko 30 bideo daude eskuragarri), eta bere Youtube kanalean partekatzen dira. Denbora gutxian, Kimika, Fisika, Teknologia…etab sartzen hasiko da, plataforma eta irakasle ezberdinak erabiliz (Facebook eta Instagram).

Dagoeneko eduki zientifikoak euskaraz sortu eta zabaltzeko oso interesatuak dauden irakasle talde bat dago, baina proiektu honen helburua, ikastola edo ikastegi ezberdinetako irakasleak, era honetako bideoak, zientzia materiaren kontzeptuak edo adibideak garatzen parte hartu nahi duten irakasleak animatzea da.

Era honetako proiektuak erabilia izan behar du zentzua izateko, erabilgarria den tresna bihurtzeko. Hori dela eta eskatzen dizuegu guztioi zabaltzeko eta partekatzeko. Ideia bikaina da eta gure ikasleei eta baita Euskarari lagundu diezaioken proiektu liluragarria.

Bere Youtube kanala eta webgunea uzten dizuegu, nahiz eta oraindik garatzen egon.

Jakindun Yutube Kanala – 2017 – Euskadi

Jakindun

jakindun kanaka (youtube)
jakindun kanaka (youtube)
(Jarraitzen du)

Jakindun – 2017 – Euskadi

XXI. Mendeko Formazioa

Jakindun
Jakindun

Jakindun euskaraz eta doakoa den lehenengo hezkuntza plataforma da; ikasleen eskura euskarazko bideoak jartzen ditu, azalpen errezekin, hobeto ulertzeko zailak egiten zaizkien (zaizkigun) ikasgaiak.

(Jarraitzen du)

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.