Itzultzailea: Leire Madariaga

Sarrera honetan, batzuetan egiten dugun bezala, “munduak euskaldunei buruz esaten dutenari buruz” hitz egitearen araua apurtuko dugu. Hasi baino lehen, hemen adieraziko duguna iritzi pertsonala dela adieraziko dugu, badaezpada.

Bilbon ikusi daitezkeen bi iragarkiei buruz hitz egingo dugu. Hauek, iragarkiek komunitate batetako sinbolo eta leku batetako partaide izatearen sentimenduak tratatzeko era egokia den edo ez pentsatzera eraman gaitu.

Gure ustetan edozer erabili daiteke iragarkietan, baina era berean marka baten zabaltze ekintzetan zentzua erabili behar dela uste dugu, eta arreta hau bikaina izan beharko litzateke komunitate batetako sinbolo edo baloreak erabiltzen direnean.

Beste egunean Instagramen (gure Instagram profilera batzera gonbidatzen dizuegu) Bilbo zentruko eraikin batetako fatxada okupatzen duen BMW iragarki bat partekatzen genuen. Sortzaileek, eta markak guztiz igartzeagatik egin genuen.

Bilbotarrek BMWk beraiek jadanik badakitena nabarmentzeagatik pozik egongo dira: Bilbo munduko hiriburua dela, nahiz eta mundua oraindik konturatu ez. Gainerako euskaldunek irribarre egingo dute bilbotar fanfarroi hauek pozik izateko BMWk erraz dutela pentsatzean. Bisitariek, gehiengoek, ez dute “gaia” ulertuko, baina noski, beraiek ez dute bere kotxea BIlbon erosten.

Atzo, beste iragarki bat aurkitu genuen. Edo hobe esanda, DIA Supermerkatu katearen webgunean, Bilbon jadanik “On line” erosketa erabil daitekeen iragarkia. Horretarako kontzeptu bat sortu dute “Euskalburro Ilargira”, zein Youtuben izen hori daramaten bideo birekin ezagutzera eman dute.

Gainera zerbitzu hori iragartzen duten webgune bat sortu dute, non ulertezina den, ez dutela erabilidako irudiaren azalpenik ematen, ezta bideoen kanpainaren erreferentziarik. Irudi bat baino ez da agertzen, zein, ziur gaude, sortzaileek baino ez dutela ulertzen.

Euskalburro. Supermercados Día
Euskalburro, Dia Supermerkatuak

 

Asto katalana, Kataluniako sinboloa
Asto katalana, Kataluniako sinboloa

Egia esan, ez dugu ulertzen kanpainiaren elementu central bezala astoaren erabileraren zergatia. Egia da “Enkartazioetako Astoa” badagoela. Baina Bilboko publikoak, kanpainiaren publiko objetiboa dena, ez da “enkartatua” eta zail sentituko da irudiarekin era batean edo beste identifikatua. Bilbotarren hurbilago sentituko zuten “enkarta” arraza erabili nahi bazuten, “Karrantzako Ardia” erabili zuketeen, honek “Ardi Latxa”rekin duen loturagatik publiko hortatik hurbilago egongo zitekeelako.

Ardi latxaArdi latxa

Irudi hori “mix” bat dela pentsatzeari ezin diogu utzi. “Asto katalana” irudiaren erabilera, herrialde hartako biztanle askoren “identitate sinbolo” bihurtuko zena (ardi latxak euskaldun askorentzat bihurtu den bezala); Ilargia, zein “galiziar bat Ilargian dago”en hartara bezai lotua dagoen; eta Ikurriña, batek ez duela ondo ulertzen hor jartzearen zergatia.

Azken finean, esanahia ulertzeko oso zaila, edota mezua eta hau zuzendua dagoen publikoaren arteko lotura lortzeko zaila.

Hare gehiago, irudi horrek ikusten dutenengatik ulermen ez oso positiboa izan dezake (oso negatiboa ez esateagatik). Astronautaz jantzia doan astoa, esku-hankan Ikurriña daramala, bilbotar bat ere ez da irudi horrekin identifikatuko (ezta euskaldun bat ere ez). Adierazten dugun bezala, azalpen asko behar ditu, eta hori iragarki batentzako, ez da ona.

Komunitate batetako sinboloak erabiltzea, edo “leku batetako partaide izatearen sentimenduen” bitartez publikora heltzeak, publiko hori ondo ezagutzea esan nahi du.

BMW, edo hobeto esanda Bilbon duen kontzesionarioak, guztiz iragarri du. Gure ustetan DIAk ulertuko ez den eta agian irain bezala jasoko den iragarkia bota du.

Erreflexio hau, “publiko objetibo”aren bihotzera heltzea lortu duten bi markei buruz hitz eginez amaituko dugu. Keler eta San Miguel markei buruz ari gara. Aztertzeko kasu bi, kontuan izanik hauen mailara heltzeko oso donostiarra eta oso bilbotarra izan behar dela ulertuz nola ez.

“Leku batetako partaide izatearen sentimendu” hori ondo edo era egokian erabiliz marka hauek publikoaren bihotzera heltzearen adibideetako bi uzten dizkizuegu hemen.

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.