Itzultzailea: Leire Madariaga
Gure oihiko irakurleek, Binary Soul enpresak sortutako Sorginen kondaira jokoa gogoratuko dute. Dibertsioa eskeintzen, ingeinua eskatzen, euskal kultura irakasten eta gure herrialdeko mitologiaren eszenatokiak eta pertsonaiak aurkezten digun ordenagailurako jokoa. Hemen eskuratu dezakezuen jokoa. Ume eta gazteei zuzendutakoa batez ere, mitología, euskala eta euskal kulturaren jakintza 3Dko eszenatoki liluragarrietan erronka ezberdinak eskeiniz sustatzen duen jokoa.
Oraingoan, Binary Soulek aukera berria eskeintzea erabaki du, honekin gure Android eta iOS mugikorretan euskal mitología disfrutatu izango dugu. Sorginen Erronkari buruz ari gara, aurreko jokoko protagonista berarekin, trebetasun jokoekin euskal mitologiaren unibertsoan sakontzera eramaten gaituena.
Euskaraz, gazteleraz edota ingelesez eskuratu dezakezu. Beraz, euskal mitología eta kultura munduan zehar edonork deskubritzeko aplikazio bati buruz ari gara.
Utzi izango nahi ez duzun jokoa, ikasketa errezekin, dibertsio orduak eskeiniko dizun aplikazioa. Harremanetan jartzen den protagonistek, jokalarien kuriositatea piztuko dute eta, gainera, aplikazio barruan Aritza Bergara, euskal mitologiaren idazle jakintsuaren aportazio bikaina aurkituko dugu (bere argitalpenak hemen), abenturako protagonisten deskribapen eta poemekin lagundu izan du.
Beraz, dibertitzera eta euskaldunen kulturaren parte garrantzitsu batera, mitologiara, eramaten gaituen joko baten aurrean gaude. Edozeinek disfrutatu dezakeen produktua, baina bereziki gazteei zuzendutakoa, nortzuk denbora pasa ahala mobilak gero eta gehiago jolasteko terminal bezala erabiltzen dutenek.
Gainera, eta ez da aparteko gaia, dohainiko jokoa da. Hortaz, dena da abantaila.
Jokoa deskargatzeko Sorginen Erronkak orrialdean besterik ez dugu, eta bertan Android edo iOS aukeratu….eta jolastera.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country