Itzultzailea: Leire Madariaga

Gure oihiko irakurleek, Binary Soul enpresak sortutako Sorginen kondaira jokoa gogoratuko dute. Dibertsioa eskeintzen, ingeinua eskatzen, euskal kultura irakasten eta gure herrialdeko mitologiaren eszenatokiak eta pertsonaiak aurkezten digun ordenagailurako jokoa. Hemen eskuratu dezakezuen jokoa. Ume eta gazteei zuzendutakoa batez ere, mitología, euskala eta euskal kulturaren jakintza 3Dko eszenatoki liluragarrietan erronka ezberdinak eskeiniz sustatzen duen jokoa.

Oraingoan, Binary Soulek aukera berria eskeintzea erabaki du, honekin gure Android eta iOS mugikorretan euskal mitología disfrutatu izango dugu. Sorginen Erronkari buruz ari gara, aurreko jokoko protagonista berarekin, trebetasun jokoekin euskal mitologiaren unibertsoan sakontzera eramaten gaituena.

Sorginen Erronka jokoaren menua
Sorginen Erronka jokoaren menua

Euskaraz, gazteleraz edota ingelesez eskuratu dezakezu. Beraz, euskal mitología eta kultura munduan zehar edonork deskubritzeko aplikazio bati buruz ari gara.

Sorginen Erronkak jokoan agertzen den Mari Jainkosaren “deskribapen fitxa”nkak jokoan agertzen den Mari Jainkosaren “deskribapen fit
Sorginen Erronkak jokoan agertzen den Mari Jainkosaren “deskribapen fitxa”
Sorginen Erronka jokoan Tartalori zuzendutako poesia
Sorginen Erronka jokoan Tartalori zuzendutako poesia

Utzi izango nahi ez duzun jokoa, ikasketa errezekin, dibertsio orduak eskeiniko dizun aplikazioa. Harremanetan jartzen den protagonistek, jokalarien kuriositatea piztuko dute eta, gainera, aplikazio barruan Aritza Bergara, euskal mitologiaren idazle jakintsuaren aportazio bikaina aurkituko dugu (bere argitalpenak hemen), abenturako protagonisten deskribapen eta poemekin lagundu izan du.

Sorginen Erronka jokoaren pantaila bat
Sorginen Erronka jokoaren pantaila bat

Beraz, dibertitzera eta euskaldunen kulturaren parte garrantzitsu batera, mitologiara,  eramaten gaituen joko baten aurrean gaude. Edozeinek disfrutatu dezakeen produktua, baina bereziki gazteei zuzendutakoa, nortzuk denbora pasa ahala mobilak gero eta gehiago jolasteko terminal bezala erabiltzen dutenek.

Gainera, eta ez da aparteko gaia, dohainiko jokoa da. Hortaz, dena da abantaila.

Jokoa deskargatzeko Sorginen Erronkak orrialdean besterik ez dugu, eta bertan Android edo iOS aukeratu….eta jolastera.

Sorginen Erronka jokoaren deskarga pantaila
Sorginen Erronka jokoaren deskarga pantaila

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.