Itzultzailea: Leire Madariaga
Ez da lehen aldia Kuban euskaldunen presentzia eta eraginari buruz hitz egiten duten liburuei buruz egiten dugun aipamena. 2012an jada aipatzen genuen “El roble y la ceiba. Historia de los vascos en Cuba” liburua, eta 2014an “La Asociación Vasco-Navarra de Beneficiencia y otras entidades Vasco-Cubanas”.
Oraingoan aipatzen dugun liburua, William A.Douglass amerikar irakasleak idatzi du, diasporako euskal ikasketen aitzindaria, zeinek 2015eko urtarrilean Kubako hiriburuan ospatutako Nazioarteko Euskal Herria Mugaz Gaindi Seminarioaren hitzaldiak biltzen dituen argitalpena koordinatu duena (bere momentuan honetaz hitz egin genuen).
Kuba eta Euskaldunengan pentsatzen dugunean, 1901ean La Habanako lehen Frontoiaren inaugurazioari buruz idatzi genuen historioa datorkigu burura, eta baita Gernikako Arbolaren interpretazioa. Era berean, Hemingwayk eta euskal pilotariek bizitako abenturak.
Liburu honen argitalpenari buruz Edel Lima Sarmientok hitz egiten digu Cuba Ahora izeneko webgunean, nork William A.Douglass irakaslea elkarrizketatzen duen, Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen zuzendaria.
Artikulu hau irakurtzean hotzikara sentitu dugu Jorge Luis Borgesek euskaldunei buruz esandako zerbait aurkitzean, non aurretik adierazi dugun bezala, idazle on bat izateak ez duela pertsona ona izatea esan nahi edota ezagutzen ez denari buruz ez hitz egiteko jakintasun nahikoa izatea.
Konkretuki, autore argentinarrak zera baieztatzen du “euskal herria historiatik aparte bizi izan da”, honetan bere ezjakintasuna eta euskaldunenganako gorrotoa adierazten du, hau da, errealitatetik urrun dauden gauzak esaten zituen.
Liburuaren portadan Kubako zigilu bat agertzen da, non “Templete de la Habana” adierazten den, zein Gernikan, Gernikako Arbolaren ondoan Euskal Askatasunaren sinboloaren erreprodukzioa. Kubako monumentuaren kasuan, eraikinaren aurrean dagoen zuhaitza “ceiba” bat da.
Cuba Ahora – 26/6/2016 – Cuba
Al rescate de la cultura vasca en Cuba
La presencia vasca es innegable en Cuba. Desde el descubrimiento de la isla por Cristóbal Colón en 1492, cuando algunos de los marineros que lo acompañaban eran de esa región del norte de España, hasta nuestros días, en que no son pocos los descendientes de aquellos inmigrantes peninsulares tan particulares que transitan por nuestras calles, la huella de los vascos, pese a no haber sido ellos numéricamente significativos dentro de la emigración española a estas tierras, es apreciable en la historia y la cultura cubanas.
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country