Itzultzailea: Imanol Sánchez

Lehenik eta behin Comeerfood errusiako gida, web-laguntzat hartu dezakegula goraipatu nahi dugu. Izan ere, asko gustatzen zaigun egite batetan jarduten baitira, Euskal Herriko aisialdi eta sukaldaritzaren sustapenean alegia. Bitart Ekoizleak bultzaturiko proiektu bat da, eta gure ustetan, Markus Karhun finlandiarrak bere herrikideei Bilbo hiri euskaldunaren ezaugarri esanguratsuenak azaltzen zizkien bideo arrakastatsuaren ondorioa da (bideoak jadanik badauzka gaztelania eta ingelesezko azpitituluak). 2014. urtean Bilbon antolatu zen Munduko Saskibaloi Txapelketa aitzikatzitzat harturik burutu zen bideo hartan, hiriaren tokirik adierazgarrienak ezagutzeaz gain, euskera ikasten zebilen Chen Ding ikasle txinatarraren bitartez, Bizkaiko hiriburuko Santo Tomás Azoka bisitatu genuen. Gida txinatarak bere aberkideei jai berezi huraren gora-beherataz mintzatzen zien, geroxeago, Gin Tonic-aren munduan murgilduz.

Oraingoan, aldiz, Bilbotik 30 kilometrotara dagoen leku berezi batekin harritu gaituzte Galdames-eko Loizaga Dorretxera hain zuzen ere. Enkarterrietan aurkitzen da eta bere baitan, Europa guztian dagoen 1910-1988 bitarteko Rolls-Royce Bilduma. 

Bideoan, historiaz beteriko leku honen altxorrak eta aitatutako kotxe bilduma erakutziko dizuen gida berezi bat ezagutuko duzue: Elena Ivanova, Euskadin 15 urte baino gehiago daramatzan gida errusiarra (bideoak gastelanierako azpitituluak dauzka).

Seguru gaude Errusiarrek bideo hau ikusi bezain laister Euskaldunen Herrialdera hurbiltzeko irrikitan egongo direla.Errusiarrak, eta errusiarrak ez direnak ere…

Errusiar bat Loizagako Dorretxean

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.