Itzultzailea: Leire Madariaga

Hainbatetan hitz egin dugu Yolanda Betbezeri buruz. 1951an Miss Amerika izan zen euskal-iparamerikarra eta jasotako saria mundua leku hobeago batean bihurtzeko erabili zuen emakumea.

Yolanda Betbeze 1960an arraza berezikeriaren kontra borrokatzen New Yorken
Yolanda Betbeze 1960an arraza berezikeriaren kontra borrokatzen New Yorken

Jatorriz euskalduna den hau, euskal sustraiak izateaz harro (the basque spitfire bezala ezaguna bere jatorri eta itxura argalduagatik), gizaki bikaia izan zen. Pertsona konprometitu, ideia argi eta energiaz eta konplexu gabe bere usteak defendatzeko gai zena. Feminista, nahi eta garai horietan zaila izan, gutxiengoen babesle, irizpide propioak eta publikoki babesteko energía eta gaitasunarekin, eta gainera, berak uste zuenagatik borrokatzeko bere izena eta ezagutza eskeintzeko gai.

Gaurkoan tristetasunez hitz egiten dugu berari buruz, orain dela pare bat aste hil zen eta. Asko sentitzen dugu, eta gehiago, blogean sartzear ditugun gaien artean ahaztuta utzi izan dugulako informazio hau. Gure aldetik ondo ez dagoen zerbait.

Zorionez, Eklektikako lagunek, Iparraldeko kultura webguneak, gertaera triste hau gogorarazi digute.

Bere zabalera EEBBetako gizartean, indartsu mantendu da bere bizitzan zehar. New York Timeseko hileta-liburuak, edota New York Social Diary (azken honek Yolanda Betbezeren argazki bilduma batekin) emakume bikain honek sei hamarkadetan zehar izandako eragina eta EEBBetan izandako giza-konpromezua adierazten dute. Eta komunikabide bi hauek, bere heriotzari dagokionez bildutako informazioen adibide pare bat baino ez dira.

Zalantza gabe, bere ospearen aspekturik garrantzitsuena, pasa den azaroan EEBBetako Presidenteak hau gaixorik zegoela jakitean bialdu zion gutuna da. Hegoaldean jaiotako euskal-iparamerikar honek hamarkadetan zehar gutxienekoengatik egindako borroka kontuan izanda, keinu ulergarria.

Goian Bego

The New York Times – 25/2/2016 – USA

Yolande Betbeze Fox, Miss America Who Defied Convention, Dies at 87

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.