Urtero bezala, Agate Deuna ospakizun eguna baino lehen, Euskaldunen Herri osoan, adin ezberdineko hainbat jende kalera irtetzen da Santuari zuzendutako abestiak kantatzera. Gertakizun hau, euskaldunak emigratu duten munduko puntu askotan emango da, askotan adierazi izan dugunez, Euskaldunen Herria, euskaldunak dauden lekuan dagoleako.

Goizetik, umeek osotutako koroekin eta ia gauerarte, adin guztiez osotutako koroez, Kataniako Santu honi dedikatutako bertsoak abesten dira kalejiretan. Janzki tradizionalez jantziak eta abestiaren erritmoa eramateko makil batez zorua joz.

Harrigarria dirudi, euskaldunek, 3.mendean martirizatutako Kataniako gazte baten ospakizuna ospatzea. Baliteke, eta ziurrenik gertatu dena, kristautasun-aurreko ospakizunak “kristautu” izana.

Jakitunen arabera, erlijio katolikoa heldu baino lehenagoko tradizio bat “eguneratu” da, abestiak kantatzearen eta lurra jotzearen helburua, abendua eta gero lurra esnatzea zela, udaberria eta bizitzaren berpiztea lehen bat lehen heltzeko.

Ospakizun honen atzean dagoen arrazoia alde batera utziz, honek euskaldunen artean sustraitze handia du. Gu, txikitan, Barakaldoko Arriletza mendi-hegalean dagoen Santa Ageda baselizan egiten den santu honi zuzendutako ospakizunera joaten ginen urtero, eta “nagusiek” Franco garaian euskara kaleetan zehar entzun daitekeen une bakarra zela komentatzen zutela gogoratzen dugu. Honek, ospakizun hau, euskal gizartearen berrespen bihurtu zuen.

Guk, ospakizun honetara batzeko, arratsalde-gau honetan grabatu izan dugun bideoa partekatzen dugu.

Disfrutatzea espero dugu.

Last Updated on Ots 4, 2021 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.