Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Joan den asteburuan bururatu zitzaigun ideia. Aipatu genuen eta oso ondo hartua izan zen. Beraz, ez bat eta ez bi, webgunean atal berri bat jartzea erabaki dugu, denok parteka ahal ditzagun “Euskaldunen Herrialdeko” argazkiak.

Gure ekarpentxoa egin nahi baitugu, munduko alde guztietatik hobeto ezagutu dadin “Herrialde handi-txiki“ hau.

Aturritik EbroraEuskaldunen Herrialdeak paisaia, historia, kultura eta tradizio aukera zabala eskaintzen du. Izan ere, Herrialde hau, bere lur-mugetatik askoz harago doa eta munduko txoko guztietara heltzen da. Euskal Diasporak lortu du bere Tradizioak eta bere Kultura mantentzea eta lantzea eta horrek ere badu lekua gure fotoen panelean.

Argazkiak ematen dituzuenoi diotsuet, ez utzi zuen lagunei esan gabe zer egin duzuen. Bisitatzen dituzuenoi diotsuet,  ez ahaztu gizarte-sareetan partekatzea gustukoen izan dituzuen argazkiak.

Eskerrik asko guztiei zuen lankidetzagatik.

(Maiatzeko hilabete hau “praktiketakoa” da, beraz barka akatsak eta atzerapenak).

Garrantzizkoa da argazkiak partekatzeko funtzionamendu arauak eta baldintzak betetzea:

Argazkiak partekatzeko modua

Zure begiradak ekartzeko era erraza da. Argazkien amaieran (justu lerro hauen gainean)  esteka bat dago zure argazkiak partekatu ahal izateko (2 argazki hileko gehienez, mesedez). Hartan klik egitean, leiho bat zabaltzen da bi betetzekorekin:

  • Argazkiaren izena: Argia izan behar du, laburra, eta ikusleari argazkia kokatzen lagunduko diona.
  • Iruzkinak: Sarrera hori oso garrantzizkoa da guretzat. Hor espero dugu, zure izenarekin batera, datuak sartzea irudia katalogatzen guri laguntzeko, zeren erakusketa atal lehenbiziko honetan egon ostean, geolokalizatu egin nahi ditugu mapa batean, denek kontsultatu ahal izan ditzaten.

Saia zaitezte argazkiek “pisu” handia ez izaten, guztia errazagoa izan dadin.
Argazkiak hilabete amaierara bitarte egongo dira lehen atal horretan, denek gozatu eta balioetsi ditzaten. Hilabete horren ondotik, dokumentaturik dauden guztiak eta ongi koka daitezkeenak, mapa batera pasako dira, eta han edonork kontsultatu ahal izango ditu.

Hileroko “argazkirik baloratuena” “Hall of fame” izenekoan sartuko da eta behar den aitormena jasoko du.

Argazki bat igotzeko baldintzak:
  • Argazkia, orrialde honetan sartzen duen pertsonak berak ateratakoa izan behar da, eta eskubideetatik libre izan behar du.
  • Argazkiaren egileak, onartu egin behar du argazkia webgune honetan sartzea, inolako ordainik jaso gabe.
  • Argazkiaren egileak onartu egin behar du hura lizentzia baten pean jartzea, Creative Commons lizentzia Aitormen-Ez Komertziala 4.0 Nazioartekoa webgunea bisitatzen duten hirugarren batzuen aurrean.

Bisita ezazu atal berri hau eta parte hartu

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.