Genozidio armeniarrari buruzko informazio hau ilustratzeko irudi baten bila genbiltzala, legebiltzarrarena bera izan gabe, zailtasun handia ukan dugu bat aurkitzeko, gizatasun sentimendu pixka bat duen edozein irakurleren sentiberatasuna urratuko ez zuena. Azkenean kartel bat aukeratu dugu, tragedia haren edozein irudi saihesteko.

Nazio horrek agintari turkiarren eskutik Lehen Mundu Gerlan jasan zuen genozidioak ez du justifikazio militarrik, politikorik edo sozialik batere. Masakreak ez zuen justifikaziorik izan orain 100 urte, ez dauka orain ebidentzia ukatzeak ere. Historia ez onartzea, orain 100 urte sortutako mina eta sufrimendua bizirik mantentzea da eta ezin da gainditu, hura gertatu zela aitortu gabe.

Aste honetan Eusko Legebiltzarrak historia izugarri hori justizia eta erreparazioarekin amaitzea eskatu du. Inor ez da bere aurrekoen akats edo krimenen erantzule. Baina denok gara erantzule, injustiziak errepara daitezen edo, gutxienez, hala aitortu eta onar daitezen.

Bidenabar esan dezagun, Espainiako parlamentuak atzera bota zuela ez-legezko proposamen bat, non aitortzen zen genozidio horren izatea 2012an. Orduan idatzi genuen sarreran informazio zabala aurki daiteke, batzuentzat izan ez zen genozidio horri buruz.

Guk bat egiten dugu eskari horrekin. Ez baitago gizarte turkiarraren aurka zuzendua, zuzendua dago tragedia hura jasan zutenen memoria defendatzera.

 

Armenpress – 17/4/2015 – Armenia

Basque Country’s Parliament adopts Armenian Genocide condemning statement

The Parliament of the Basque Country (País Vasco) on April 16 adopted a statement, condemning the Armenian Genocide. Armenpress reports, citing the Facebook profile of the Ministry of Foreign Affairs of the Republic of Armenia that following the resolution, adopted in the European Parliament, the Parliament of the Basque Country demanded from Turkey to recognize the Armenian Genocide

(Jarraitzen du) (Itzulpen Automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.